Dozena erdi ariketa 2026ko udarako (6): karratu magikoa
Ariketa fisikoa egitea osasungarria dela esaten digute behin eta berriro. Fisikoa bakarrik ez, buruari eragitea ere onuragarria da. Nagiak atera eta aurten ere, udako oporretan egiteko larunbatero matematika-ariketa bat izango duzue. Javier Duoandikoetxea matematikariak guztira sei ariketa prestatu ditu Zientzia Kaieran argitaratzeko.
Hona hemen gure seigarren ariketa:


Zein da erantzuna? Idatzi emaitza iruzkinen atalean (artikuluaren behealdean daukazu) eta, nahi izanez gero, zehaztu jarraitu duzun ebazpidea ere. Irailean emaitza zuzenaren berri emango dizugu.
Ariketak “Calendrier Mathématique 2026” egutegitik hartuta daude. Astelehenetik ostiralera, egun bakoitzean ariketa bat proposatzen du egutegiak.
1 iruzkina
Egun on;
Hona hemen nire ebazpena.
Hutxuneei A,B,D,F,F,G eta c deitu diet. Non ac=10a+c=E
Karratu magíko bat izanik, zerrendeen batuera, zutabeen batuera eta diagunal nagusiena berdiñak dira. Berez;
A+B=R
D+E+F=R
G+C+24=R
A+B+G=R
B+E+C=R
4+F+24=R
A+E+24=R
eta 4+E+G=R
Ekuazio sistema bat bezela planteatu dut, baina ezin izan dut ebatzi momentuz, naiz eta saiatu arren. Ebazpenaren zai geratuko naiz.