Genomaren sekretuak argitu nahirik

Ekitaldiak

Genetikaren alorrean egiten ari diren aurkikuntzak aspaldi luzean zientzian gertatu den iraultzarik garrantzizkoenetako bat bultzatzen ari dira. Horren harira maiatzaren 29an, Ondarroan, 18:30etan (Beikozini, Iparragirre kalea, 10) Zientziaren Giltzak ElkarteakGenomaren sekretuak argitu nahirik” izenburua duen hitzaldia antolatu du. Hitzaldia Ana Zubiaga genetistak emango du eta bertan zenbait aurkikuntza ikusgarriren errepasoa egingo du. Horrez gain, beraien aplikazio posible batzuk plazaratuko ditu: eremu klinikoan, auzitegi-analisietan, nekazaritzan eta abeltzaintzan, edota desagerturiko espezieen berpizte lanetan, hala nola dinosauroen berreskurapenean.

Fitxa biografikoa

Ana Zubiaga Elordieta, gernikarra da eta Euskal Herriko Unibertsitatean Biologia ikasi zuen eta bertan lortu zuen ere 1996an doktore titulua. Ondoren, minbiziaren garapenean parte hartzen duten geneen erregulazioa ikertu zuen Tufts (1986-89) eta Harvard (1990-94) Unibertsitateetan. Lan horien emaitzak inpaktu handiko aldizkari zientifikotan argitaratu zituen.

1995ean UPV/EHUra bueltatu zen eta gaur egun Genetika Departamentuko Katedraduna da eta Giza Genetika irakasgaiaren ardura du Biokimika eta Biologia Molekularraren Graduan. “Avances en Genética Molecular” Doktoretza Programa jarri zuen martxan 2005-06 ikasturtean eta baita ere “Biología Molecular y Biomedicina” unibertsitate arteko masterra koordinatu 2008-2014 tartean. Bere ikerketa eremua minbiziaren biologia da. Talde anitzeko kide izandakoa UPV/EHUn, hala nola Ikerketa Komisiokoa (2006-09), Animalien Ongizaterako Etika Batzordekoa (2009-14) eta Graduondoko Batzordekoa (2013-14). Adierazpen Genikoaren Unitateko aholkulari da 2003tik.

17 doktorego-tesi eta 27 master bukaerako ikerketa lan baino gehiago zuzendu ditu. Halaber, ikertzaile bisitaria izan zen California-San Diego Unibertsitatean 2014-15 ikasturtean. Nazioarteko ikerketa zientifikoko zein zientzia-dibulgaziozko mintegietan hizlari jardun du eta zientzia aldizkarietan ohiko ikuskatzaile da.

Genomaren sekretuak argitu nahirik

Data
Ordutegia
18:30etatik 20:00etara
Tokia
Beikozini, Iparragirre kalea 10
Helbidea
Ondarroa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.