Bilbon, Jakinduriek mundue erreko dau!

Bertsoak eta zientzia? Zientziarekiko interesa pizteko komunikazioa ezinbesteko tresna da eta lan horretan bidelagunak aurkitzea eta askotariko esparruak uztartzea beharrezkoa da. Uztarketa horren fruitua da irailaren 21ean, Ondarroako Beikozinin izango den ekitaldia: “Jakinduriek mundue erreko dau!” #bertsozientzia emanaldia.

Kike Amonarrizek gidatuko duen “Jakinduriek mundue erreko dau” saioan, hiru bertsolari eta hiru zientzialari izango dira oholtza gainean: Unai Iturriaga, Alaia Martin eta Andoni Egaña bertsolariak, alde batetik, eta Jone Uria matematikaria, Juan Ignacio Pérez biologoa eta Miren Basaras mikrobiologoa, bestetik.

Egitaraua:

Bilboko Kafe Antzokian irailaren 24an, arratsaldeko 19:00etan hiru zientzialarik gai bat hartu eta horren inguruko azalpen laburrak emango dituzte. Hamar minutuko hitzaldi laburretan hainbat kontzeptu azalduko dituzte zientzialariek. Kike Amonarriz aurkezle eta soziolinguistaren laguntzaz bertsolariek informazioa deskodetu eta doinua eta errima jarriko dute ondoren.

19:00. Jone Uriak “Errimaren definizio matematikoa” hitzaldia eskainiko du eta jarraian Unai Iturriaga, Alaia Martin eta Andoni Egaña bertsolariek erritmoa emango diote.
19:30. “Zeruraino hegan egiten” hitzaldia egingo du Juan Ignacio Pérezek eta, segidan, bertsolariek doinua jarri.
20:00. Miren Basarasen “Bilboko itsasadarreko bakterio xelebrea, leptospirosia” hitzaldiaren ostean bertsolarien errimari ekingo diote.

Zientzia eta bertsolaritza, bertsolaritza eta zientzia izango ditugu bidelagun UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedra eta Bilboko Kafe Antzokiaren eskutik, “Jakinduriek mundue erreko dau 2017 ” ekitaldian. Sarrera librea eta doako da.

Zatoz jakinduriaz eta bertsoz osatutako txapela janztera… eta ibili munduan!

Xehetasunak

Data:
2017ko irailaren 24a
Ordutegia:
19:00etatik 20:30etara
Informazio gehiago:
Ekitaldiaren webgunea

Egoitza

Tokia:
Bilboko Kafe Antzokia
Helbidea:
Done Bikendi Kalea, 2
Hiria:
Bilbo

Eman iritzia

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>