Mestizajeak / Literatura eta zientziaren inguruko 3. nazioarteko topaketa

Zer da materia? Nola sor dezake bizitza atomo multzo batek? Nola liteke neurona talde batek gu kontziente egitea? Galdera hauen erantzuna desberdina da zientziaren, literaturaren edo humanitateen ikuspuntutik erantzuten bada, hala ere, diziplina hauek uste baino harreman estuagoa daukate. Testuinguru honetan, Mestizajeak topaketak lortu nahi du aniztasun intelektuala sustatzea eta ezagueraren hiper-espezializazioa haustea, honela literaturaren, zientziaren eta humanitateen elkar osatzea eta aberastea ahalbidetuz.

Luisa Etxenike idazlea, Jose Edelstein fisikaria edo Jordi Fortuny filologoa bezalako lehen mailako profesionalak, besteak beste, saiatuko dira hiru ezaguera-forma hauen artean elkarrizketa bultzatzen, literatura eta zientziaren inguruko 3. nazioarteko topaketan, aurten materiari, bizitzari eta kontzientziari buruzkoa izango dena.

Publikoari irekitako hitzaldiak datozen urriaren 23an, 24an eta 25ean burutuko dira Donostiako San Telmo Museoan arratsaldeko 18:00etatik 21:00etara. Hitzaldi guztiak gaztelaniaz izango dira eta sarrera librea eta doakoa izango da.

Mestizajeak topaketa Donostia International Physics Center (DIPC) erakundeak antolatzen du, honakoen laguntzarekin: Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioa (FECYT), Materialen Fisika Zentroa (CFM), Ikerketa Zientifikoen Goi Kontseilua (CSIC), eta Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU).

Egitaraua:
Astelehena, 2017ko urriak 23
  • 18:00 – 19:20 Materia, literatura eta zientzia

Luisa Etxenike, idazlea eta José Edelstein, Santiago de Compostela Unibertsitateko Partikulen Fisika departamentuko ordezkaria

Moderatzailea: Gustavo A. Schwartz, Ikerketa Zientifikoen Goi Kontseilua (CSIC) CFM / DIPC – Donostia.

  • 19:20 – 19:40 Atsedena
  • 19:40 – 21:00 Materia eta idazketa: joan-etorriko bideak

Menchu Gutiérrez, olerkaria, eta Germán Sierra, Santiago de Compostela Unibertsitateko Biokimika eta Biologia departamentuko ordezkaria

Moderatzailea: Carlos López de Silanes de Miguel, neurologoa eta zientziaren historian doktorea, Torrejón-eko Unibertsitate Ospitalea – Madril

Asteartea, 2017ko urriak 24
  • 18:00 – 18:40: Lengoaia eta pentsamendua: hizkuntza perfektuaren bila

Jordi Fortuny, Bartzelonako Unibertsitateko Filologia Katalan eta Hizkuntzalaritza Orokorraren departamentuko ordezkaria

  • 18:40 – 19:20: Dinamika ez linealak, adarkadurak eta zoria literatura digitalean

Belén Gache, idazle eta olerkaria – Madril

Moderatzailea: Kepa Ruiz-Mirazo, Biofisika Institutua – Euskal Herriko Unibertsitateko Zientziaren Logika eta Filosofia Departamentua

  • 19:20 – 19:40: Atsedena
  • 19:40 – 21:00: Eboluzioa, bizitza, konplexutasuna eta kontzientzia

Juan Ignacio Pérez Iglesias, UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren zuzendaria eta Xurxo Mariño, Coruñako Unibertsitateko fisiologia irakaslea

Moderatzailea: José Edelstein, Santiago de Compostela Unibertsitateko Partikulen Fisika departamentuko ordezkaria

Asteazkena, 2017ko urriak 25
  • 18:00 – 19:20 Kontzientziaren materialtasuna: musika eta olerkaritzaren loturak

Elixabete Etxebeste, Musikaren Filosofia eta Estetika eta Etnomusikologia Musikenen eta Amalia Iglesias, filologoa, olerkaria eta kultura-kazetaria

Moderatzailea: Víctor Bermúdez, Donostia International Physics Center

  • 19:20 – 19:40 Atsedena
  • 19:40 – 20:20 Neurozientzia, irakurketa eta literatura

Manuel Carreiras, Basque Center on Cognition, Brain and Language erakundeko zuzendari zientifikoa

  • 20:20 – 21:00 Literatura neurokontzientea: pentsatzen ari direla pentsatzen duten olerkariak, Vicente Luis Mora, idazlea, olerkaria eta literatura-kritikoa

Moderatzailea: Isabel Jaén Portillo, Portland State University – USA

Oharra:

Hitzaldiak zuzenean jarraitu ahal izango dira streaming bidez EiTBko Kosmos kanalean.

Xehetasunak

Hasiera data:
2017ko urriaren 23a
Amaiera data:
2017ko urriaren 25a
Ordutegia:
18:00etatik 21:00etara

Egoitza

Tokia:
San Telmo Museoa
Helbidea:
Zuloaga plaza, 1
Hiria:
Donostia

Eman iritzia

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>