Erabilpenik gabeko ezagutzaren erabilgarritasuna: zergatik da funtsezkoa gizartearentzat oinarrizko ikerkuntza finantzatzea?

Argi eta garbi ikusi da, Max Planck-ek behin esan zuen bezala “ezagutza beti doala aplikazioaren aurretik”. Tamalez, oinarrizko ikerkuntza epe luzeko apustua izanik eta, gainera, diru inbertsio handia eskatzen duelarik, ikerlariek arazo handiak izaten dituzte haren garrantzia publiko orokorrari, legegileei eta erabakiak hartzen dituzten politikariei azaltzeko. Ildo horretatik, herrialde askotan oinarrizko ikerkuntzak presio handiak jasaten ditu bere burua justifikatzeko. Alabaina, denok dakigu gure bizitza askozaz ere deserosoagoa izango litzatekeela, ziurtzat ditugun eta jatorria oinarrizko ikerkuntzan duten gauza horiek gabe. Beraz, oinarrizko ikerkuntza ez da soilik guztiz beharrezkoa, eskura dugun ondasun publiko errentagarriena ere bada.

Helmut SCHWARZ, Kimikako Katedraduna Berlingo Unibertsitate Teknikoan, 2008tik Alexander von Humboldt Fundazioko Lehendakaria da. Halaber, Alemaniako Zientziarako Fundazioko Lehendakari-ordea izan zen 2001tik 2007ra arte. Ikerlari bisitaria izan da mundu osoko erakunde askotan, 1000tik gora hitzaldi gonbidatu eman ditu eta 1000 artikulo zientifiko baino gehiago publikatu ditu. 50 bat dira jaso dituen sari, distintzio eta ohore dozena bat herrialderen eskutik.

Hitzordua, azaroaren 14ean, asteartea, 19:00-tan, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean izanen da. Hitzaldia ingelesez izango da, eta euskara eta gaztelerara aldibereko itzulpen zerbitzua eskainiko da. Sarrera doakoa eta librea da aforoa bete arte.

Xehetasunak

Data:
2017ko azaroaren 14a
Ordutegia:
19:00etatik 21:00etara

Egoitza

Tokia:
Koldo Mitxelena Kulturunea
Helbidea:
Urdaneta Kalea, 9
Hiria:
Donostia

Eman iritzia

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>