Emakumeak eta arkeologia. Ikusezintasunaren arrazoiak induskatzen

Historiaurreko gizarteei buruzko hitzaldietan emakumeak ez aipatzearen arrazoia ez da emakumeak antzemateko zailtasunaren ondorioa, baizik eta arkeologian, XIX. mendean hasi zenetik, ezarri diren aurreiritzien eta konbentzionalismoen ondorioa. Diziplina zientifiko honek, irizpide eta jarrera zorrozki zientifikoak abiapuntu hartuta, inklusiboak diren eta iraganeko gizarteetako emakumeen presentzia aktiboa kontuan hartzen duten kontakizunak eraikitzeko gaitasun harrigarria du, orainean sortutako estereotipoak ezeztatzeko balio izateaz gain.

Granadako Unibertsitateko Historiaurre irakaslea den Margarita Sánchez Romerok gai hauek jorratuko ditu “Emakumeak eta arkeologia. Ikusezintasunaren arrazoiak induskatuz” izenburua eramango duen hitzaldian, datorren azaroaren 23an, arratsaldeko 19:30etan, Bilboko Bidebarrieta Liburutegian (Bidebarrieta kalea, 4).

HitzaldiaEmakumeek zientzia egiten dute / Ellas hacen cienciazikloaren barruan sartzen da, Bilboko Udalak antolatutako ekimena, zeinak lau hitzaldi eskainiko dituen azaroko ostegunetan.

Hitzaldi guztiak doan dira, gaztelaniaz emango dira eta denontzako daude irekita, bete arte. Hara gerturatzerik ez dutenek streaming bidez jarraitu ahal izango dituzte hitzaldiak esteka honen bitartez.

Xehetasunak

Data:
2017ko azaroaren 23a
Ordutegia:
19:30etatik 21:00etara

Egoitza

Tokia:
Bidebarrieta Liburutegia
Helbidea:
Bidebarrieta kalea 4
Hiria:
Bilbo

Eman iritzia

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>