Nobela duten emakume jakintsuak. Arrakasta zalantzagarria zuten alor berrietako emakume ikertzaileak

XIX. mende amaieran, hainbat aurkikunderi esker, arrakasta zalantzagarria zuten zientzia berriak sortu ziren eta emakumeek oztopo gutxiago izan zituzten alor berri horietara sartzeko. Alor zientifiko horien artean nabarmentzekoak dira kristalografia eta biokimika, izan ere, alor hauen hastapenetan, emakumeen gaitasun intelektualarekiko aurreiritzirik ez zuten gizonak izan ziren aurrendari. Erradioaktibitatea ere aipagarria da, emakume bat buru izan zuen eremua alegia, Maria Sklodowska-Curie, aldi berean alor guztietako mugak erorarazi zituena.

Britainia Handian, Bragg aita-semeek garatu zuten kristalografiaren jaiotza-herrialdean, Dorothy Hodgkin eta Rosalind Franklinek lan bikaina burutu zuten. Dorothy Hodgkinen kasuan, B12 bitaminaren eta penizilinaren egituraren ebazpenak Kimika Nobel Sariarekin goraipatu ziren 1964. urtean. Ez zen hori izan Rosalind Franklinen kasua, bere lanak ez baitzuen halako saririk jaso DNAren egitura ezartzeko funtsezkoa izan bazen ere.

Rita Levi-Montalcinik, bere karrera Italia faxistan hasi zuen eta Bigarren Mundu Gerran zehar garatu zuen emakume zientzialariak, ekarpen bikainak egin zituen neurologiaren eta biokimikaren alorretan. Berak ere lortu zuen zientzialari batek lor dezakeen saririk preziatuena, baina 40 urtetik gora igaro ziren nerbio-hazkundearen faktorearen bere lehen proposamena egin zuenetik 1986. urtean Medikuntza eta Kirurgia Nobel Saria eman zioten arte.

XXI. mende hasieran, biomedikuntzaren alorreko ikerketan gizon baino emakume gehiago dauden garai honetan, emakume zientzialariak oraindik ere gutxiengoa dira sariei eta akademiei dagokienez, eta saritutako emakumeak nahiko ezezagunak izaten dira. Hori da, esaterako, Françoise Barré-Sinoussiren kasua, HIESaren birusa deskubritu izanagatik 2008. urtean Fisiologia eta Medikuntza Nobel Saria jaso zuen emakumea.

Sevillako Unibertsitateko Kimika Ezorganiko Katedraduna den Adela Muñoz Páez emakume zientzialari hauen bizitzari eta lanari buruz arituko da “Nobela duten emakume jakintsuak. Arrakasta zalantzagarria zuten alor berrietako emakume ikertzaileak” izenburua eramango duen hitzaldian, datorren azaroaren 30ean, arratsaldeko 19:30etan, Bilboko Bidebarrieta Liburutegian (Bidebarrieta kalea, 4).

Hitzaldia “Emakumeek zientzia egiten dute / Ellas hacen ciencia” zikloaren barruan sartzen da, Bilboko Udalak antolatutako ekimena, zeinak lau hitzaldi eskainiko dituen azaroko ostegunetan.

Hitzaldi guztiak gaztelaniaz izango dira eta denontzako daude doan irekita, tokiak bete arte. Hara gerturatzerik ez dutenek streaming bidez jarraitu ahal izango dituzte hitzaldiak esteka honen bitartez.

Xehetasunak

Data:
2017ko azaroaren 30a
Ordutegia:
19:30etatik 21:00etara

Egoitza

Tokia:
Bidebarrieta Liburutegia
Helbidea:
Bidebarrieta kalea 4
Hiria:
Bilbo

Eman iritzia

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>