Eboluzio darwiniarraren lehenengo urratsak eta isuri kognitiboak eta eboluzioa, 2018ko Darwinen Egunean

Datorren otsailaren 12an, hautespen naturalaren bidezko eboluzioaren teoriaren autorearen jaiotza ospatzeko urtero egiten den Darwinen Egunaren hamabigarren edizioaren agertokia bihurtuko da Bilboko Bidebarrieta Liburutegia.

Jardunaldia 19:00etan hasiko da eta bertan hitzaldi bana eskainiko dute Carlos Briones Llorentek, Astrobiologia Zentroko ikertzailea (CSIC-INTA) eta Helena Matutek, Deustuko Unibertsitateko psikologia katedradunak. Bertara hurbilduko diren guztiei naturalista ingelesaren teoria ezaguna zientziaren ikuspegi ezberdinetatik abiatuta hurbilduko dieten hitzaldien ondoren, mahai-ingurua egingo da, eta bertaratutako guztiek hartu ahal izango dute parte.

Brionesen “Los primeros pasos de la evolución darwiniana” (“Eboluzio darwiniarraren lehenengo urratsak”) hitzaldiak lehenengo izaki bizidunen jatorriari buruzko ikerketan egiten ari diren aurrerakuntza zientifikoak jorratuko ditu. Eboluzio darwiniarraren lehenengo urratsek egun dugun biodibertsitatea eraikitzeko oinarriak nola ezarri zituzten azalduko digu bizitzaren jatorrian eta eboluzio goiztiarrean aditua den zientzialari honek.

Matutek “Sesgos cognitivos y evolución” izeneko hitzaldia aurkeztuko digu (“Lerrabide kognitiboak eta eboluzioa”), non Bizkaiko hiriburuko liburutegira ekarriko dituen lerrabide kognitiboak direlakoak, hau da, pertsona orok sistematikoki egiten dituen akatsak, zeinak buruaren konfigurazioaren menpekoak diren. Matute katedradunak pentsamoldearen eboluzio-testuinguruan sortu diren eta izateko arrazoia duten “lasterbide” horien zokoak aztertuko ditu bere hitzaldian.

Alfonso Gámez kazetariak zuzenduko ditu hitzaldi horiek, “Bidebarrieta Zientifikoa” zikloaren barruan, hilean behin EHU/UPVko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bidebarrieta Liburutegiak puri-purian dauden zientzia gaiak hedatzeko antolatzen duten ekimena.

Hitzaldietara sarbidea doan izango da, nahi duen guztiarentzat eta bete arte; halere, sartu ahal izateko, liburutegian bertan jaso beharko ditu gonbidapenak otsailaren 5etik aurrera. Gonbidapenak jasotzeko ordutegia goizeko 10:00-14:00 bitartean eta arratsaldeko 16:00-20:00 bitartean izango da, astelehenetik ostiralera.

Hara gerturatzerik ez dutenek streaming bidez jarraitu ahal izango dituzte hitzaldiak esteka honen bitartez.

Hizlariak

Carlos Briones Zientzia Kimikoetan Doktorea da (Biokimika eta Biologia Molekularra espezialitatea) Madrilgo Unibertsitate Autonomoarengatik, eta Doktoretza-tesia Biologia Molekularreko “Severo Ochoa” Zentroan egin zuen (CSIC-UAM). Briones CSICaren Zientzialari Titularra da Astrobiologia Zentroan (CSIC-INTA), zeina NASA Astrobiology Institute-ari dagoen atxikita), eta han zuzentzen du 2000. urteaz geroztik bizitzaren jatorriaren eta eboluzio goiztiarraren, ARNan oinarritutako erreplikazio-sistemen eta biosentsoreen garapenaren inguruko ikerketa-talde bat.

Helena Matute psikologia katedraduna da Deustuko Unibertsitatean, eta han zuzentzen du Psikologia Esperimentalaren Laborategia, non giza ikasketa eta memoriaren inguruan ikertzen duen, lerrabide kognitibo eta ilusio kausalen inguruan, hain zuzen ere. Matute Psikologia Esperimentaleko Espainiar Elkartearen Presidente izan da, eta baita Psikologia Konparatuko Espainiar Elkartearena ere, zeinak animalia espezie desberdinen prozesu kognitiboak aztertzen dituen.

Darwinen eguna

2007az geroztik ospatzen da Bilbon Darwinen eguna. Urte hauetan zehar hainbat eta hainbat izan dira zientziaren eta dibulgazioaren arloan parte hartu duten goi-mailako hizlariak: Francisco J. Ayala, Pilar Carbonero, Juan Luis Arsuaga eta Manuel Toharia, besteak beste. Horri esker, ekitaldi hau Bizkaiko hiriburuko hitzordu garrantzitsua bihurtu da zientzia maite dutenentzat.

Círculo Escéptico-k, UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bidebarrieta Kulturguneak antolatzen dute gertakizuna. El Correo egunkariak eta Bizkaiko Foru Aldundiak dituzte laguntzaile.

Xehetasunak

Data:
2018ko otsailaren 12a
Ordutegia:
19:00etatik 21:00etara

Egoitza

Tokia:
Bidebarrieta Liburutegia
Helbidea:
Bidebarrieta 4
Hiria:
Bilbo

Eman iritzia

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>