Nola gidatzen dira espaziontziak?

Ekitaldiak

Zer medio erabili zituen Rosettak bere helburura iristeko? Zelan heldu da ExoMars zientzia egiteko behar duen orbitara? Non dago eta nola orientatzen da Gaia teleskopio espaziala? Zer bide hartuko du BepiColombo espazio-ontziak Merkuriora iritsi ahal izateko?

Satelite eta zundek hainbat medio dituzte euren kokapen eta orientazioa zein den jakiteko bai eta euren ibilbidea moldatu eta aldez aurretik finkaturiko helburura iritsi ahal izateko. Zenbaitetan euren burua aski dute informazio hori lortzeko, beste zenbaitetan berriz lurretik ingeniariek beharrezko informazioa bidaltzen diete. Gauzak ondo badoaz zunden zeregina (nora bideratu sentsoreak, zer nolako maniobrak egin…) lurrean planifikatu eta antolatzen da. Zer gertatzen da, ordea, gauzak espero bezala suertatzen ez direnean? Zelan bizirauten dute espazio-ontziek lurrarekin kontakturik ez dutenean?

Galdera hauei erantzungo die otsailaren 16an Ander Martinez de Albeniz ingeniariak, Ondarroako Beikozinin arratsaldeko 18:30etan. Zientziaren Giltzak Elkarteak antolatu duen Nola gidatzen dira espaziontziak? hitzaldian azalduko ditu adituak gai honen nondik norakoak.

Fitxa biografikoa

Ander Martinez de Albeniz Ausin Tolosan jaio zen 1985ean. Ingeniaritza Aeronautikoko ikasketak egin zituen Madrilgo ETSIA UPM-n eta Dinamika Aerospazialean Masterra EBko Cranfield Universityn 2011n. 2012an bekaduna izan zen Beasaingo Indar Electric-eko I+D departamentuan. Analista matematikoa ere izan da ESAren kontrol zentruan (ESOC) (GMV Insyen AG/Darmstadt, Alemania). 2012tik gaur Dinamika Espazial (Flight Dynamics) departamentuaren baitan lurraz haragoko misioen sailean dabil lanean: Rosetta, Lisa Pathfinder, Gaia, ExoMars 2016 eta Bepi-Colombo misioentzako nabigazioa, maniobra eta orientazioa zehazteko aginduak prestatzen eta agindu horiek sortzeko behar den softwarea garatzen dabil.

Nola gidatzen dira espaziontziak?

Data
Ordutegia
18:30etatik 20:00etara
Tokia
Beikozini
Helbidea
Iparragirre kalea 10, Ondarroa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.