Zientziaz Blai: auzoak zientziaz betez

Ezberdintasunez beteriko mundu batean bizi gara. Axioma bat da, aurrekoa, pertsona guztientzat. Paradoxikoki, zailagoa izaten ohi da gure inguruko ezberdintasunak identifikatzea, atzerriko herrialdetako horiek identifikatzea baino; eta, halere, beraiekin batera bizi gara herrialde garatuko gure hiri harroetan. Kulturarako sarbideak errealitate hori bizi du ere eta elkarte, norbanako eta kultura zientifikoko unitateen esfortzuak geroz eta handiagoak badira ere, zailtasun izugarriak daude oraindik arlo geografiko edo auzo ezberdinetan zientziara gerturatu ahal izateko, bai beren egoera sozioekonomikoa, bai erakundeen babes falta dela eta.

Dibulgazio zientifikoa armatzat hartu eta gizarte-ezberdintasun horri aurre egin nahi dioten zenbait proiektu daude, CSICen “Ciencia en el barrio” delakoa esaterako. Ildo horri jarraiki, LOGOS elkarteak Zientziaz Blai proiektua sortu du. Izaera didaktikoa duen dibulgazio zientifikoko proiektu hau giza-garapenean eta aukera-berdintasunean oinarritua dago.

Filosofia horri jarraiki, Zientziaz Blai proiektuak ondoko auzoetan jarriko du bere arreta: Bilboko hiribilduko Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala, zaurgarritasun handiagoko eremuak, non gizarte elkarte eta mugimendu asko dauden lanean beren auzoetako egoera azalarazteko eta aldarrikatzeko helburuarekin. Proiektu hau auzoko gizarte eragileek sustatu duten kulturaren aldeko apustuari gehitzen zaio eta apeu izan nahi du, auzoen alde: eremu horien estigmatizazioaren aurka borrokatuko eta bizikidetza sustatuko du.

Dibulgazio proiektu honen irismenak bi ekintza-arlo ditu: alde batetik, zientzia auzo hauetako gazteengana gerturatu nahi du, eskoletako bigarren hezkuntzako ikasleengana gehienbat; eta, bestetik, beren auzokideengana ere. Maiatzaren 31tik ekainaren 3ra arte, dibulgazio ekitaldi bat egingo da Bilboko San Frantzisko auzoan. Kultura zientifikoa auzokideen artean ikusaraztea izango da xedea. Jardunaldi horiek pertsona guztietara egongo dira irekita, kultura apeu bat izan dadin eta proiektuaren jomuga diren auzoetatik at bizi diren pertsonak San Frantziskora bertara daitezen eta kultura zientifikoaren aldeko bere apustua parteka dezaten.

Programa:
  • Maiatzaren 31tik ekainaren 3ra arte, Expogelan (San Frantzisko kalea, 32) – Erakusketa: “Mujeres y ciencia: las historias que no te contaron.
  • Ekainaren 1a, 18:ooetan, San Frantziskoko Udaltegia (Mariaren Bihotza plaza) – Zientzia zineforuma: “The Martian.
  • Ekainaren 2a, 18:30etan, Harilka (Cortes kalea, 10 – lonja) – Hitzaldi-sorta: “Ciencia y sociedad.
    • Ignacio Crespo (medikua eta dibulgatzailea): “Caos y pseudociencia“.
    • Ane Garcia (geologian doktorea): “Ascenso del nivel del mar en la costa vasca:pasado, presente y futuro“.
    • Jorge Hernandez (astrofisikaria): “La humanidad y el cosmos“.
    • Alessandra Campo (adimen osasunean espezialista den erizaina): “Sexo y género.¿Tiene el cerebro la última palabra?“.
  • Ekainaren 2a, 22:00etan, Mariaren Bihotza plaza – Gaueko zeruaren behaketa astronomikoa Jorge Hernandez astrofisikariarekin.

Zientziaz Blai proiektua “Somos científicos, sácanos de aquí” egitasmoa, UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedra, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatea, BCMaterials ikerketa zentroa, Bilbo Zaharra eta San Frantzisko eta Zabalako elkarteen koordinadorak eskainitako babesarekin gauzatu da.

Xehetasunak

Hasiera data:
2018ko maiatzaren 31a
Amaiera data:
2018ko maiatzaren 2a
Ordutegia:
17:00etatik 23:55etara
Informazio gehiago:
Ekitaldiaren webgunea

Egoitza

Tokia:
San Frantzisko auzoa
Hiria:
Bilbo

Eman iritzia

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>