Durangon, Jakinduriek mundue erreko dau!

Ekitaldiak

Bertsoak eta zientzia? Zientziarekiko interesa pizteko komunikazioa ezinbesteko tresna da eta lan horretan bidelagunak aurkitzea eta askotariko esparruak uztartzea beharrezkoa da. Uztarketa horren fruitua da irailaren 21ean, Durangoko Plateruena Kafe Antzokian izango den ekitaldia: “Jakinduriek mundue erreko dau!” #bertsozientzia emanaldia.

Kike Amonarrizek gidatuko duen “Jakinduriek mundue erreko dau” saioan, bi bertsolari eta hiru zientzialari izango dira oholtza gainean: Jone Uria eta Aitor Sarriegi bertsolariak, alde batetik, eta Olatz Pérez de Viñaspre informatika-ingeniaria, Leire Sangroniz kimikaria eta Josu Lopez-Gazpio kimikan doktorea, bestetik.

Egitaraua:

Durangoko Plateruena Kafe Antzokian, irailaren 21ean, arratsaldeko 19:00etan hiru zientzialarik gai bat hartu eta horren inguruko azalpen laburrak emango dituzte. Hamar minutuko hitzaldi laburretan hainbat kontzeptu azalduko dituzte zientzialariek. Kike Amonarriz aurkezle eta soziolinguistaren laguntzaz bertsolariek informazioa deskodetu eta doinua eta errima jarriko dute ondoren.

19:00. Olatz Pérez de Viñasprek “Robotek ere aurreiritziak dituzte” hitzaldia eskainiko du eta jarraian Jone Uria eta Aitor Sarriegi bertsolariek errimak jarriko diote gaiari.

19:30. Leire Sangronizek emango dio amaiera saioari “Txin-txin txin-txin, diruaren hotsa” hitzaldiarekin, bertsolariek lagunduta.

20:00. “Burua galtzen denean…” hitzaldia egingo du Josu Lopez-Gazpiok eta, segidan, bertsolariek doinua jarri.

Zientzia eta bertsolaritza, bertsolaritza eta zientzia izango ditugu bidelagun UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedra, Plateruena Kafe Antzokia eta Durangaldeko Bertso Eskolaren eskutik “Jakinduriek mundue erreko dau”. Sarrera librea eta doakoa da.

Zatoz jakinduriaz eta bertsoz osatutako txapela janztera… eta ibili munduan!

Durangon, Jakinduriek mundue erreko dau!

Data
Ordutegia
19:00etatik 20:30etara
Tokia
Plateruena Kafe Antzokia
Helbidea
Landako Etorbidea, 4A, Durango

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.