Mugako elkarrizketak: Pilar Hernández fisikaria, Javier Argüello idazlea eta Juan José Gómez fisikaria, solasean

Zein erlazio egon daiteke itxuraz oso desberdinak diren jakintza moten artean, fisika eta literaturaren artean, esaterako? Hori izango da, hain zuzen, “Mugako elkarrizketak” programaren bigarren edizioak hartuko dituen gaietako bat, irailaren 26an, arratsaldeko 19:00etan Bilboko Bidebarrieta Liburutegian.

Arteen eta zientzien artean elkarrizketarako gune bat sortzeko helburuarekin, ekitaldi honetan Javier Argüello idazle argentinarrak, Pilar Hernández Gamazo Fisika Teorikoko katedradunak eta Juan José Gómez fisikari eta idazleak hartuko dute parte. Azken horrek moderatuko du mahai-ingurua.

Javier Argüelloren “A propósito de Majorana” eleberria, 1938an Ettore Majorana, partikulen fisikari buruzko ikerketengatik aski ezaguna zen fisikariaren desagerpen misteriotsuaren ingurukoa, izango da “Mugako elkarrizketak” ekitaldiaren bigarren edizio honen abiapuntua. Kasu honetan zientziak eta literaturak indarrak batuko dituzte eta bien artean dauden lotura anitzak erakutsiko dizkigute, gure zalantzei eta galderei erantzuna emateko.

Ekitaldi hau “Bidebarrieta Zientifikoa” zikloan sartzen da, hilean behin UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bidebarrieta Liburutegiak puri-purian dauden zientzia gaiak hedatzeko antolatzen duten ekimena.

Parte-hartzaileak

Pilar Hernández Gamazo Fisika Teorikoko katedraduna da Valentziako Unibertsitatean eta oinarrizko partikulen fisikan aditua da. Hernández Gamazok bere doktoretza Madrilgo Unibertsitate Autonomoan lortu zuen, eta harez geroztik, nazioarteko hainbat zentro garrantzitsutan egin du lan, besteak beste Harvardeko Unibertsitatea eta Partikulen Fisikako Europako Laborategia (CERN). Egun, Instituto de Física Corpuscular (IFIC) Fisika Korpuskularreko erakundean egiten du lan, Consejo Superior de Investigaciones Científicas (CSIC) eta Valentziako Unibertsitatearen zentro mistoa.

Javier Argüello, 2001az geroztik Bartzelonan bizi den idazle argentinar nabarmen bat da. Bere lanik ezagunenen artean daude “El mar de todos los muertos” (Lumen, 2008), “La música del mundo” (Galaxia Gutenberg, 2011) edo hurrengo irailak 26an eztabaidari hasiera emango dion “A propósito de Majorana” (Literatura Random House, 2015), Ettore Majorana italiar fisikariaren, zeina neutrinoen inguruko bere ikerketengatik ezaguna den, desagerpenaren inguruko eleberria. Egun El País egunkariarekin eta hainbat publizitate-agentziarekin egiten du elkarlan eta irakaslea da Bartzelonako Ateneoko Letren Eskolan.

Murtziako Juan José Gómez Cadenas fisikari, zientzia dibulgatzaile eta idazleak zortzi urtez egin du lan Partikulen Fisikako Europako Laborategian (CERN), eta baita Harvard eta Massachusetts-eko Unibertsitateetan ere. Egun, CSICean eta Donostia International Physics Center (DIPC) delakoan irakasle lanetan dihardu. Halaber, Fisika Korpuskularreko Institutuko Neutrinoen Fisikaren taldeko zuzendaria da, eta NEXT izeneko neutrinoen inguruko nazioarteko esperimentu batean dihardu lanean, Canfranc-eko Lur-azpiko Laborategian. Idazle gisa, Jot Down aldizkariarekin kolaboratzen du eta hainbat ipuin eta eleberri argitaratu ditu, besteak beste “Materia Extraña” (Espasa, 2008) thriller zientifikoa edo “Los Saltimbanquis” (Encuentro, 2018).

Sarrerak

Hitzaldietara sarbidea doakoa izango da eta librea aretoa bete arte; halere, sartu ahal izateko, liburutegian bertan jaso beharko dira gonbidapenak irailaren 21 eta 26 bitartean. Gonbidapenak jasotzeko ordutegia goizeko10:00-14:00 bitartean eta arratsaldeko 16:00-20:00 bitartean izango da, astelehenetik ostiralera.

Hara gerturatzerik ez dutenek streaming bidez jarraitu ahal izango dituzte hitzaldiak esteka honen bitartez.

Xehetasunak

Data:
2018ko irailaren 26a
Ordutegia:
19:00etatik 20:30etara

Egoitza

Tokia:
Bidebarrieta Liburutegia
Helbidea:
Bidebarrieta 4
Hiria:
Bilbo

Eman iritzia

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>