Mugako elkarrizketak: Carlos Irijalba, artista eta Joaquín del Val, geologoa

Itxuraz hain bereizita dauden zientziak eta arteak bezalako diziplinez mintzatzen garenean, ez da batere erraza ulertzea nolabaiteko lotura egon daitekeela haien artean. Baina egia esanda, ez da batere zaila bi ezagutza-mota horien arteko harreman sakon eta aberatsa aurkitzea. Hartara, bi diziplina horiek bereizita dauden elementuak balira bezala aztertuko bagenitu, ezinezkoa izango litzateke gizakien kultura osorik ulertzea.

Arte garaikidea eta geologia interakzio zirraragarri horren adibide garbia dira. Bi diziplinen arteko harremanak aztertzea izango da, hain zuzen ere, “Mugako elkarrizketak” deritzon programaren hirugarren edizioaren helburu nagusia, martxoaren 27an, Bilboko Bidebarrieta Liburutegian.

Jardunaldia 19:00etan hasiko da, eta egungo artearen munduan nazioarteko proiekziorik handienetakoa duen Carlos Irijalba artistaren lana abiapuntutzat hartuta, arte garaikidearen eta geologiaren artean dagoen lotura aztertuko da, Arte y Geología bloga lantzen duen Joaquín del Val geologoak gidatutako elkarrizketaren bitartez.

Carlos Irijalba nafarra argazkia, bideoa eta eskultura bezalako formatuetako lanak taxutzen dituen artista polifazetikoa da, fluoritazko kristalen zulaketak bezalako osagai geologikoak tarteko dituena. Irijalbaren arteak argi uzten du artea eta zientzia bereizezinak direla, izan ere, beraren lan askok zientzia dute ardatz, bereziki geologia. Gizakiak ingurunearekin duen harremana eta errealitatearen eraikuntza, denbora, materia, dimentsioa, eskala edo egitura funtsezko kontzeptuak dira Irijalbaren lanetan.

Arteen eta zientzien arteko elkarrizketarako gunea sortzea xede duen ekitaldi hau, UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bidebarrieta Liburutegiak hilabetero gaurkotasunezko gai zientifikoak ezagutzera emateko antolatzen duten “Bidebarrieta Zientifikoa” zikloari atxikita dago.

Hizlariak

Carlos Irijalba Arte Ederretan graduatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Haren lanak planeta osoko bilduma publikoetan ikus daitezke eta ospe handiko lekuetan erakusteko aukera izan du: Bartzelonako Kultura Garaikideko Zentroa, Madrilgo Tabacalera, Txinako Guangdong Museum of Contemporary Art, Parisko Centre Pompidou edota New Yorkeko Governors Islandeko LMCC Art Center. Irijalbak sari ugari jaso ditu; hala nola, 2013ko Purificación García argazki saria, 2015eko Shifting Foundation Grant delakoa, 2010eko PhotoEspañako artista hasiberriaren saria edota 2018ko ARCO azokako ART Situations saria.

Joaquín del Val geologian lizentziatu zen Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean. Espainiako Geologia eta Meatzaritza Institutuan lan egin ondoren, Bilboko geologia arloko kontsultoretza-enpresa batean sartu zen, azterketa eta kartografia geologiko-geomorfologikoko lanak egiteko. Ekuadorreko kartografia tematikoaren garapenean parte hartu du, eta egun, Almarazko zentral nuklearraren ingurunea aztertzen diharduen Neotektonika, Geomorfologia eta Paleosismikotasuneko ikerketa-taldean sartuta dago, Sevillan. Arte y Geología blogaren egilea izanik, arte garaikidearen eta geologiaren arteko loturei buruz idatzi ohi du.

Sarrera

Hitzaldi guztietarako sarrera librea eta doakoa da lekuak bete arte, baina aurretik, gonbidapenak eskuratu behar dira liburutegian bertan, martxoaren 22tik 27ra bitartean. Gonbidapenak jasotzeko ordutegia honakoa da: 10:00etatik 14:00etara goizez eta 16:00etatik 20:00etara arratsaldez, astelehenetik ostiralera.

Bertaratzeko aukerarik ez dutenek hitzaldia streaming bidez jarraitzeko aukera izango dute KulturguneaTB bidez.

Xehetasunak

Data:
2019ko martxoaren 27a
Ordutegia:
19:00etatik 20:30etara

Egoitza

Tokia:
Bidebarrieta Liburutegia
Helbidea:
Bidebarrieta, 4
Hiria:
Bilbo

Eman iritzia

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>