1969: Ilargira iritsi eta Internet asmatu genuen urtea

Ekitaldiak

1969. urteak iraganaren eta etorkizunaren arteko muga finkatu zuen. Urte hartan, lehendabiziko aldiz, lurraz kanpoko astro bat zapaldu zuen gizakiak: Ilargia. Une historikoa izan zen, zalantza izpirik gabe. Baina, hilabete batzuk geroago, gure mundua goitik behera aldarazi duen zerbait gertatu zen: Estatu Batuetako ingeniari talde batek fabrikatzaile desberdinetako bi ordenagailu harremanetan jartzea lortu zuen, Internet izango zenaren jatorria finkatuz. Gertakari honetaz ez zen inor ohartu momentu horretan, baina gizakia Ilargira iristea baino mugarri garrantzitsuagoa izan zen.

Javier Pedreira “Wicho”, A Coruñako Museo Zientifikoen Informatika arloko arduraduna eta Microsiervos blogeko zientzia-dibulgatzailea, zientzia eta teknologiaren zale amorratua da eta gure munduan iraultza eragin zuten bi une historiko horiek jarriko ditu mahai gainean.

Hartara, “1969: Ilargira iritsi eta Internet asmatu genuen urtea” izenburuko hitzaldiak 60ko hamarkadari dagozkion bi gertakari horien errepasoa egingo du abenduaren 18an, 19:00etan, Bilboko Bidebarrieta Liburutegian.

Ekitaldi hau Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bidebarrieta Liburutegiak hilero ezagutza zientifikoa sustatu eta ezagutzera emateko antolatzen duten “Bidebarrieta Zientifikoa” zikloari atxikita dago.

Hitzaldi guztietarako sarrera librea eta doakoa da lekuak bete arte, baina aurretik, gonbidapenak eskuratu behar dira liburutegian bertan, abenduaren 13tik aurrera. Gonbidapenak goizez zein arratsaldez jaso daitezke, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara bitartean, astelehenetik ostiralera.

Hizlaria

Javier Pedreira, “Wicho” goitizenaz ezagunagoa, A Coruñako Museo Zientifikoen Informatika arloko arduraduna da duela ia 15 urtez geroztik, baita espainieraz gehien irakurtzen diren zientzia eta teknologiari buruzko blogen artean sailkatutako Microsiervos delakoaren sortzaileetako bat ere. Gainera, hainbat komunikabidetan lan egin ohi du. Pedreirak Naranjitoren urtean ekin zion ordenagailuen artean ibiltzeari eta InfoVia abiarazi baino lehen murgildu zen Interneten. Ordenagailuen, Interneten eta, oro har, teknologia eta zientziaren zale amorratua da “Wicho”.

Sarrera: librea, doakoa baina gonbidapenarekin

Hitzaldi guztietarako sarrera librea eta doakoa da lekuak bete arte, baina aurretik, gonbidapenak eskuratu behar dira liburutegian bertan, abenduaren 13tik aurrera. Gonbidapenak jasotzeko ordutegia 10:00etatik 14:00etara bitartekoa da goizez eta 16:00etatik 20:00etara bitartekoa arratsaldez, astelehenetik ostiralera.

Bertaratzeko aukerarik ez dutenek hitzaldiak streaming bidez ikusi ahal izango dute KulturguneaTB bitartez.

1969: Ilargira iritsi eta Internet asmatu genuen urtea

Data
Ordutegia
19:00etatik 20:30etara
Helbidea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.