Emakumeak zientzian
Kategorien artxiboa 266 artikulu
Audrey 1899. urtean jaio zen, familia dirudun batean. Bere aita Indiara bidali zuten (hori ere kolonia britainiarra zen orduan), eta, beraz, bizitzaren lehendabiziko urteak han igaro zituen. Ingalaterrara itzultzean, bere gurasoek ez zuten nahi alaba unibertsitatera joatea, baina, hala eta […]
Nerea Vallejo López, zoologoa: “Saguzarrek berezko balioa dute”
Sarean arrakasta handia dute katuek, txakurrek eta etxekotutako beste animalia batzuek. Nerea Vallejo López biologoak, ordea, saguzarrak ditu gogoko. Hain zuzen, haiei buruzko tesia egiten ari da UPV/EHUn, eta arrazoi ugari aipatzen ditu, azaltzeko zergatik diren hain animalia interesgarriak: “Jendeak […]
Matilda Smith, artista prestigiotsua lorategi botaniko handi batean
Artista botaniko akreditatua izateaz gain, Smith izan zen Linnaean Society elkarte zientifiko ospetsu eta errespetatuko bigarren emakumezko kidea. Elkarte hori historia naturala, eboluzio biologikoa eta taxonomia aztertu eta hedatzen aritzen da. XVIII. mendeko ilustrazioaren produktu gisa, munduko elkarte biologikorik antzinakoena […]
Margaret Betts, naziak garaitzeko bere burua edozer egiteko eskaini zuen kriptoanalista
“Laguntzeko edozer egin badezaket, egingo dut” Emakume horietako bat Margaret Betts izan zen, 1923ko abenduan Erresuma Batuko Ipswich hirian jaio zena. Bere anaia itsas armadako kidea zen, eta, ezkondu eta aste gutxira, haren ontzia urpeko ontzi alemaniar batek hondoratu zuen […]
Anna Botsford Comstock, aitzindaria naturaren azterketaren heziketan
Anna Botsford 1854ko irailaren 1ean jaio zen, Otto inguruan, New Yorkeko estatuan. Marvin eta Phebe Irish Botsforden alaba bakarra zen. Gurasoak kuakeroak ziren eta, beren doktrinaren baitan, naturarekin lotutako guztia maila goreneko sorkuntza gisa hartzen zuten. Amak sustatu zituen gehien […]
Alicia Gascón, biokimikaria: “Helburua da bakterio magnetotaktikoak minbiziaren aurka erabiltzea”
Alicia Gascón Gubiedak gustura janzten du bata zuria lanerako. Izan ere, lehendik ere imajinatzen zuen bere burua laborategi batean, bata jantzita, eta probetekin eta mikroskopioekin lanean. “Betitik gustatu izan zaizkit biozientziak eta, unibertsitateko ikasketak aukeratzean, zalantza egin nuen biologia eta […]
María Magdalena Petraccini, kirurgialari trebea eta haurtxoen zaintzen arloko berritzailea
María Magdalena Petraccini Florentzian jaio zen 1759ko azaroaren 12an, Toscanako merkatari familia batean. 1784an Francesco Ferretti mediku eta anatomiako irakaslearekin ezkondu zen, zeina Bagnacavalloko ospitaleko buru zen. Hari esker, Petracciniri kirurgiarekiko interesa piztu zitzaion; Ferrettik jardunbide horretan irakatsi zion, hilotzei […]
Asmo oneko sexismoa
Negin Sattari, Sarah H. DiMuccio, Joy Ohm eta Jose M. Romero ikertzaileek hamahiru herrialdetako 7.210 gizoni egindako inkestaren arabera, sarritan, berdintasun justua lortzeko inplikatuta dauden gizonek «sexismo onbera» batez erantzuten diete komentario sexistei: positiboak diruditen jarrera, jardunbide eta ekintzak, esaterako […]
Muitze Zulaika, hizkuntzaren prozesamenduaren ikertzailea “Espazio hau askoz ere feministagoa izatea nahiko nuke”
Muitze Zulaika Gallastegik boladan dagoen arlo batean egiten du lana: adimen artifizialean. Zehazki, euskarazko zuzentzaile gramatikala garatzen dabil, Orai adimen artifizialeko zentroan (Elhuyar). Horra iristeko bidea abiatu zuenean, ordea, adimen artifiziala ez zegoen hain bogan. Are gehiago, gogoratu duenez, informatika […]
Zientzialarien gurutzegrama
Horizontalak 2. Brasilgo Capivari-Cachoeira zentral hidroelektrikoa izan zen bere ingeniari-lanik garrantzitsuena. 4. Genetista honek karbono dioxidoa gaur egungo landareek baino hogei aldiz gehiago xurga lezakeen landare bat garatzen ari da. Landare honek lehorteak eta uholdeak jasango lituzke elikagarria izateari […]