Ana Galarraga/Elhuyar Zientzia Maialen Garmendia klima-aldaketari buruzko BC3 zentroko ikertzaileetako bat da. Bere lana oso gustukoa izateaz gain, aitortu du, BC3n hastera bultzatu zuen beste arrazoi nagusia Euskal Herrira itzultzea izan zela. Izan ere, tesia AZTI-Tecnalian egin ondoren, Pasaian, Bartzelonako […]
Xabier Díaz Silvestre Film askotan Bigarren Mundu Gerran Alemaniak komunikazioak zifratzeko erabilitako “Enigma” makinak agertzen dira. Enbaxadek, urpeko ontziek, espioiek… irrati uhinak erabiltzen zituzten komunikatzeko, eta gure inguruan barreiatzen direnez, zifratuta bidaltzen ziren sekretua bermatzeko asmoz. Ondorioz, estatuek deszifratzera dedikatzen […]
Amaia Portugal Izurri agerraldien eta klimaren gorabeheren arteko lotura aztertu dute Osloko Unibertsitateko zenbait ikertzailek. Ondorioztatu dutenez, arratoi beltzak ez ziren pandemiaren gordailu izan Europan. Horren ordez, Asiatik kontinente zaharrera behin eta berriz iristen zen gaitza, itsasontzien bidez. Izurri Beltza […]
Koldo Garcia Aurrekoan ikertzaileak kromosomekin lanean utzi genituen eta mugarri baten ateetan geundela esan genuen. Kromosomak herentzia unitatea zirela jakina zen baina zein molekulatan garraiatzen zen informazio genetikoa? Urte askotan proteinetan garraiatzen zela uste zen, baina benetan horrela ote zen? […]
Ines Garmendia 1948an, Claude Shannon matematikari eta ingeniariak (1916-2001) hasiera eman zion informazioaren teoria izenaz ezagutzen dugun ezagutza-eremuari, “A Mathematical Theory of Communication” (“Ko munikazioaren teoria matematikoa”) maisulana argitaratu zuenean. Ez dugu hanka sartuko esaten badugu gure mundua, neurri handi […]
Amaia Portugal Marka guztiak gainditu ditu Tokioko Unibertsitatean eraiki duten erloju baten zehaztasunak: 16.000 milioi urte luzean behin segundo bakarreko gorabehera du, eta Lurrak iraungo duena baino gehiago da hori. Sare optiko batean oinarritutako denbora neurgailu eredu berri bat da […]
Jon Mattin Matxain Duela hilabete batzuk HAT-P-11b izena duen planetaren atmosferan ur lurruna dagoela ikusi zuten zientzialari batzuek, eta Nature aldizkarian plazaratu zituzten beren emaitzak [1]. Exoplaneta honek (gure eguzki-sistemaren kanpo dagoen planeta honek) Neptunoren antzeko tamaina du, eta arras […]
Uxune Martinez Cádizen jaio eta hazi zen. Ingurugiro Zientziak ikasi zituen haren herriko unibertsitatean eta oporraldietan hainbat borondatezko praktikak egin zituen ingurugiro alorrean. Boluntario sasoi bat Migres Fundazioan egin zuen, honek, hegaztien migrazioak aztertzea du helburu eta bertan piztu zitzaion […]
Josu Jugo Software librea aski ezaguna dela esan daiteke. Aldiz, pixkanaka gauzak aurrera badoaz ere, neurri handi batean hari bera duen hardware librearen mugimendua ez da hain entzutetsua. Software librearen gaur egungo garrantzia eta hedapena ezin da ukatu, [1]. Hasieran […]
Amaia Portugal Ur tanta batek gainazal bat jotzen duen unea grabatu dute urratsez urrats MITeko bi ikertzailek, euri ostean geratu ohi den lurraren usainaren moduko hori nondik datorren argitzeko. Tantak lurzoruarekin inpaktua egiten duenean burbuila txiki batzuk sortzen direla ikusi […]