Atalaren araberako artxiboa: #KZJaia

Asier Estevan Mugertza

1777. urtean, matematikari hoberenetariko bat jaio zen: Johann Carl Friedrich Gauss. Jatorri apaleko gizona zen, nekazari familia batean jaioa, bere gurasoak ez ziren inoiz eskolara joan. Hala eta guztiz ere, txiki-txikitatik erakutsi zituen Gaussek bere gaitasunak… Lehen hezkuntzan zegoela, ondoko batura bidali zien irakasleak Gaussen gelakideei, honek 8 urte inguru zituenean, haurrak denboralditxo batez entreteniturik […]

Aurreko Urtarrilaren 7an abiatu zen #KulturaZientifikoa 1. Jaialdia, laburtuta #KZJaia moduan ezagutzen duguna. Jaialdia abiatu zenetik, egunetik egunera partaideen ekarpenak bata bertzearen atzetik partekatzen hasi ziren sarean. Erritmo bikaina hartu zuen jaialdiak (hori zen helburuetako bat), baina erritmo handi honek ekarpen guztiak lasaitasunez dastatzeko aukera murrizten du. Hau ekiditeko, pentsatu dugu 2-3 astero ekarpen guztiak bilduko dituen laburpena […]

Euskalmet, Onintze Salazar
Azken urteetan gure panorama meteorologikoa nahastera fenomeno “berri” bat etorri da. Ezagutu genuen lehenari Klaus izena jarri zitzaion, bigarrenari Xynthia eta azken egunetan urrutitik pasa, baina gurean eragina izan duenari Dirk deitu diogu.
Lehenago ere sortu dira hainbat. Gugandik urruti, asko, urtero bat baino gehiago. Eta gugandik gertu, baten bat ere bai: 1999an, Martin izenekoa eta […]

#KulturaZientifikoa 1. Jaialdiaren Txupinazoak eztanda egin zuenetik egun batzuk igaro dira dagoeneko. Jaialdiaren oinarriak, helburuak eta parte hartzeko moduak ere zabaldu ziren duela aste batzuk. Dakizuen moduan, Jaialdia irekia dago parte hartu nahi duen ororentzat. Jaialdiarekiko atxikimendua adierazi dute jadanik Jakintza arlo anitzek (Zientziak, Giza eta Gizarte Zientziak, Zientzia Teknologikoak eta abar), esparru desberdineko ehun erakundek (Unibertsitate taldeak, Bigarren […]

Juan Ignacio Pérez
Zientziaz gutxieneko ezagutza duen jendeak badaki nor zen Niels Bohr fisikaria. Duela 101 urte, mekanika kuantikoari bidea ireki zion atomo eredua, berak proposatu zuen. Baina gehienek ez dakite nor zen Christian Bohr, Niels fisikari eta Harald matematikari eta futbolariaren aita. Christian Bohr fisiologoa zen, bere garaiko fisiologorik handienetako bat hain zuzen ere. Baina maila handiko zientzialaria izan […]

Jon Mattin Matxain
Artikulu sorta honen bigarren atalean Mekanika Kuantikoak Kimika azaltzeko beharrezkoak ziren ekuazioak ematen zizkigula ikusi genuen. Hau horrela izanda, bi arazo nagusi topatu genituen. Alde batetik, ekuazio hauek oso konplexuak ziren ebatziak izateko, eta bestetik, zaila zen Mekanika Kuantikoak sortutako hiztegi berria Kimikako hiztegi enpirikoarekin uztartzea. Gaurko artikulu honetan, aztertuko dugu zientzialariek arazo hauei nola aurre […]

Bai lagunok! #KulturaZientifikoa I. Jaialdia abian da! Txiskeroa eskutan, suziria piztu eta sareko zeru birtualean eztanda egin du. Baina gurea ez da ohiko txupinazoa. Txanpain-botilak eta horrelakoak ez ditugu zabalduko. Dakizuenez, gure Jaialdian Kultura Zientifikotzat har daitezkeen ezagutza esparruen inguruko ekarpenak bilduko dira. Jakintza arlo desberdinen inguruko post, mezu edo artikuluak idatzi, editatu, sareratu eta bilduko dira, eta horrekin, […]

Testu honen bitartez, Zientzia Kaiera honek hartu du “Nola Ikasi Kimika Kuantikoa Izutu Gabe” blogak pasatu dion #KulturaZientifikoa Jaialdiaren lekukoa. Ibilbide polita hasiko dugu datorren astean, eta emankorra bezain aberasgarria izango delakoan, ongi etorria eman nahi dizuegu #KulturaZientifikoa Jaialdi honetara.
Kultura Zientifikotzat har daitezkeen ezagutza-esparruen inguruko ekarpenak biltzeko ekimena da #KulturaZientifikoa Jaialdia egitasmoa. Jakintza-arlo desberdinen inguruko post, mezu edo […]