Atalaren araberako artxiboa: Zientzia & Teknologiak 50 urte

Arturo Elosegi eta Jesús Pozo Askotan gaitzesten da unibertsitateak gizartearekin duen konexio eskasa. Unibertsitatea ezagumendu bitxiak irakasten dituela esan ohi da, eta ikerketak nekez duela ondorio praktikorik. Ikuspuntu hau unibertsitario askok ere badu; beraz, egiatik zerbait izanen du. Dena den, perspektiba historiko apur bat izanda, ikusiko dugu unibertsitate eta gizartearen artean elkarrekintza ugari direla. Adibide gisara, UPV/EHUko Biologia Atalak naturaren […]

Aitor Payros Bai zientzian eta bai gizartean ere bero-bero dauden gaiak dira negutegi-efektua, berotze globala eta Lurraren etorkizuneko klima batetik, eta bestetik fenomeno hauek planetaren gainazaleko egungo ezaugarri fisiko eta ekologikoen gain eta gure gizarteetan eragin ditzaketen aldaketak. Klima Aldaketarako Gobernuen Arteko Taldeak dioenez, Lurraren gainazaleko batez besteko tenperatura igotzen ari da azken 150 urteetan (1ºC inguru), eta industria-jardueren ondorioz […]

Javier Duoandikoetxea Asko izan dira gure fakultatean matematikari egin direnak haren 50 urteko ibilbidean. Nik dakidala, inork ez du Oscar sari bat irabazi… orain arte. Harrigarria badirudi ere, hori gerta daiteke, eta ez aktore ospetsu bihurtuta, matematika erabilita baizik.
Star Wars, Karibeko piratak, Toy Story, Frozen eta beste film asko ikusita, sumatzen dugu ordenagailuak zeregin handia […]

David Brizuela eta Iñaki Garay Fisika teorikoaren ikuspuntutik zulo beltzak unibertsoko objektu bitxienetarikoak direla esan liteke. Haatik, horiek ere betetzen dituzte termodinamikaren legeak. Artikulu honetan, saiatuko gara termodinamikaren legeak zulo beltzei nola aplika diezazkiekegun azaltzen.
Termodinamika, bere izenak dioen moduan, beroaren dinamika aztertzen duen fisikaren adarra da. Bere oinarriak lau lege edo printzipio oso bakunetan labur daitezke. Lege hauek zenbakiturik […]

Ana Puente, Sergio Seoane eta Beñat Zaldibar Ez dugu zalantzan jartzen 50 urte hauetan zehar Zientzia eta Teknologia Fakultatea osatzen (eta bizitzen) duten langileek jarduera ugari egin dituztela Fakultatean garatzen diren ekitaldiak eta gertatzen diren berriak zabaltzeko eta jakinarazteko. Horrela, ahalegin hauen guztien hauen zati bat behintzat etorkizuneko ikasleek Fakultatearekiko duten harrera onean islatzen da.
Fakultatea gizarteari hurbiltzeko egiten diren […]

Jaione Etxeberria “Big data” delakoa askoren ahotan dabil azken urteotan baina berez, askok ez dakigu oso ondo kontzeptu hau zertan oinarritzen den. Big data honen oinarrizko ideia, eguneroko bizitzan uzten dugun urrats digitalaren azterketa litzateke, eta hiru ezaugarri nagusi lituzke: datu bolumen handiak aztertzekoa, denbora errealean egitekoa, eta datu mota desberdinak konbinatuaz egitekoak (hitzak, zenbakiak, irudiak, etab). Big data beraz […]

Javier Duoandikoetxea Hatz-markek identifikatu egiten gaituzte. Horregatik, hatz-marken bila ibiltzen dira detektibeak delitu bat gertatu den lekuan. Ez da inor harrituko, bada, esaten badugu hatz-marken bilduma erraldoiak daudela polizien artxiboetan.
FBI 1924an hasi zen hatz-markak hartzen. Tintan bustita uzten zuten atzamarrek marka kartoizko fitxetan. FBIk 25 milioi fitxatik gora zituen gordeta 1993an. Ordurako, ordenagailuen erabilera hedatzen hasia zen eta […]

Arantxa Bodego Bizkaiko Golkoaren kokapenak eta formak eta Pirinio mendilerroaren izaerak jatorri bera dute, eta azken berrogei urteetan hau ulertzeko ikerketak egin dira. Biak dira plaka-tektonikaren ondorio, zehazki, Iberiar eta Eurasiar plaken artean gertatutako mugimenduaren ondorio. Duela ehunka milioi urte gertatzen ari den Atlantiar ozeanoaren irekitzeak lurrazal ozeaniko berria sortarazten du gandor erdi-ozeanikoan –ozeanoaren erdian kokatuta dagoen arroka magmatikoz eratutako […]

Mikel López-Horgue Zenbait zinema-ekoizpeni esker, oso ezaguna dugu egun gure planetaren historiaren zati bat. Hain zuzen ere orain dela 201 eta 145 milioi urte (ma) bitartekoa: Jurasiko Periodoa. Honek hedapen mediatiko izugarria izan du azken urteotan eta denok atseginez ikusgai izan ditugun dinosauroak buruan gordeak dira betiko.
Geologoa naiz eta eskertu egiten dut aipatutako hedapen honek eragin duen Lurraren ezagutzarako […]

Joanes Lizarraga eta Jon Urrestilla Kosmologoek Unibertsoa nola hasi eta nola hazi zen aztertzen dugu. Horretarako hainbat tresna erabiltzen ditugu: alde batetik, teoria-tresnak ditugu, fisikaren oinarrizko legeak: partikulen fisikaren eredu estandarra eta erlatibitatearen teoria orokorra. Beste alde batetik, ordenagailuen bidezko simulazioak behar ditugu fisikaren oinarrizko legeak erabiliz zenbait prozesu deskribatzeko eta fenomenoak aurresatekoa. Gaur egun oso kalkulu gutxi egin daitezke […]