Atalaren araberako artxiboa: Zientzia & Teknologiak 50 urte

Nestor Etxebarria Kutsatzaileez hitz egiten dugunean gauza bat baino gehiago datozkigu burura eta bat ere ez ona. Egia esan, askok “kutsatzaile” eta “kaltegarri” edo “toxiko” berbak batera erabiltzen ditugu. Ideia hori, aldiz, zehaztu egin beharko genuke, kontua ez baita uste bezain sinplea izaten. Alde batetik, tokiz, neurriz edo maiztasunez ohikoak ez diren konposatuak hartzen ditugu kutsatzailetzat, hau da konposaturen bat […]

Fernando Plazola Badirudi Fisika eta Medikuntza, elkarrengandik oso urrun daudela, bi zientzia esparru hauek oso desberdinak baitira. Hala ere, Medikuntzako Nobel sariak arakatzen baditugu, ohartuko gara Medikuntzako Nobel saria jaso dutela fisikako metodologian oinarrituriko medikuek edota fisikariek beraiek ere.
Izan ere, arlo honetako Medikuntzako Nobel saria lortu zuen lehena, Allvar Gullstrand suediarra, 1910 eta 1911 urteetan Fisikako Nobel saria […]

Aitor Payros Xabier Letek zioen bezala, gizakiak badu bere ingurua menperatzeko premia, baina oraingoz gizakiak denbora menperatu ezin izan badu ere, kontrolpean izateko modu bat da denbora neurtzea eta sailkatzea. Horrela, gure bizitzaren denbora eta gure arbasoen bizitzen denbora neurtzeko unitate batzuk asmatu ditugu: segundoak, minutuak, orduak, egunak, asteak, hilabeteak, urteak, eta mendeak.
Denboran atzerago gertatutakoa izan arren gizakiaren historiaren […]

Nerea Zabala Gure eguneroko bizitzan ez dirudi argia objektuak mugitzeko gauza denik. Eguzkitan gaudenean, beroa nabaritzen dugu, energia alegia, baina ez dugu inolako presiorik sentitzen. Johannes Keplerrek 1619. urtean proposatu zuen eguzkiaren argiak agian erradiazio-presioa eragin dezakeela kometen isatsak beti eguzkitik kanpoko alderantz zuzenduta daudela azaldu ahal izateko. Bi mende beranduago, James Clerk Maxwellek, elektromagnetismoaren teoria garatu zuenean, formalki frogatu […]

Javier Duoandikoetxea Zure 20 megapixeleko kamera berriarekin argazki bat egin duzu. Botoia sakatu duzunean, 60 megabyteko informazioa jaso du kamerak (60 MB = 60 milioi byte). Byte bat 0-z eta 1-ez osaturiko zortzikote bat da (01100101, adibidez). Hortaz, 0 eta 1 zifrak erabiliz osaturiko 480 000 000 zifrako zerrenda erraldoi bat gorde behar du kamerak memorian argazki bakar baterako. […]

Arturo Apraiz Zeintzuk izan dira XX. mendeko zientzia-aurkikuntza aipagarrienak? Erlatibitate orokorra? Mekanika kuantikoa? Genetika arloko zerbait aurkikuntza agian? Big-Bang teoria? Zerrenda horretan halabeharrez sartu beharrekoa da plaka-tektonikaren teoria, gure Lurraren kanpoko azal zurruna (litosfera) nola mugitzen eta birziklatzen den azaltzen duena. Ereduak 50 urte bete ditu (1966-1968 bitartean jaio zela onartzen da), eta beraz, gure unibertsitatea baino apur bat zaharragoa […]

Miren Josu Omaetxebarria, Nerea Osinalde, Jesusmari Arizmendi eta Jabi Beaskoetxea eta Kerman Aloria Masa-espektrometria (MS) orain 100 urtetik kimikarientzako ohiko teknika izan arren, azken 3 hamarkadetan baino ez da erabili proteinak analizatzeko. Edozein analito MSz analizatu nahi badugu, berau ionizatu eta gas fasera aldatu behar da.
Proteinak eta proteina zatikiak (peptidoak) bezalako makromolekulak ionizatzea eta gas fasera aldatzea elefanteak hegaz […]

José Antonio Fernández Masa-espektrometria teknika analitiko ahaltsu bat da, molekulak identifikatzea ahalbidetzen duena haien masatik abiatuta. Masa-espektrometria erabili ahal izateko, lagina, dagoen egoeran dagoela ere, kaltegabe transferitu eta elektrikoki kargatu behar da gas fasera. Noski, definizio horretan supersinplifikatuta daude teknikaren azpian dauden printzipio fisiko-kimikoak.
Hala ere, zenbait ondorio garrantzitsu atera daitezke bertatik: teknika honekin lagin oso konplexuak analizatu daitezke, aldez […]

María Encarnación Blanco Aurreko mendeko bigarren erdialdean iraultza handia bizi izan zen biologian. Aurrerapen teknologiko eta zientifiko handiak egin ziren (adibide ezagunena dugu DNAren helize bikoitzaren aurkikuntza), eta erredukzionismoa biologiaren arau bihurtu zen, organismo konplexuak deskonposatzen hasi baitziren haiek osatzen dituzten zatiak bakarka aztertzeko. Ondorioz, biologia molekularra asko hedatu zen. Baina, azkeneko urteetan, neurri batean esperimentala eta neurri batean filosofikoa […]

Nerea Ferreirós Polizien eta ikertzaileen telesailek laborategi zientifikoa ekarri dute gure bizitzara eta, harekin batera, baita masa-espektrometria ere. Errealitatean eta fikzioan gertatzen dena ez da guztiz berdina, baina bi kasuetan ere oso ohikoa da masa-espektrometria erabiltzea molekulak bilatu behar direnean; badakigunean zeren bila gabiltzan, eta baita ez dakigunean ere.
Masa-espektrometria funtsezkoa izan den kasu baten adibidea jarriko dut. Denok dakigu […]