Archivo de Etiquetas:: bertsolaritza

Kultura zientifikoa zabaltzeko jaialdia antolatu? Bertsolaritza eta zientzia uztartu? Bai, “Jakinduriek mundue erreko dau 2016” ekitaldian. Zelan, baina? Lau zientzialarik gai baten inguruko azalpen laburrak emanda, bertsolariek zientzia oinarri hartuta errima eta neurria jartzen dutelarik eta guztia Kike Amonarrizen gidaritzapean.

2016ko lehenengo hizlariak, Onintze Salazarrek, nahasi samar dabilen eguraldia izan zuen hizpide, Maialen Lujanbiok eta Beñat Gaztelumendik […]