Archivo de Etiquetas:: gaixotasun_infekziosoak

Peru S. Gamarra
Hipocrates karrikan gaude, Euskal Herriko Unibertsitateko Medikuntza Fakultatean. Egun lasaia dela dirudi, ikasle gutxi ikusten baititugu bertan –azterketa garaia da-, eta ordenagailua eta grabadora eskuan ditugula ‘0P3’ bulegoaren bila hasten gara. Korridoreetan zehar doktoregaiak eta irakasleak besterik ez ditugu ikusten. Gehienak, gainera, beren ikerketetan murgilduta daude. Polita da hauek denak lanean ikustea. Datozen urteetan etorriko diren ikertzaileak […]