Archivo de Etiquetas:: glaziarrak

Juanma Gallego Mundu osoan, glaziarrak urritzen ari dira klima-aldaketaren ondorioz. Horietako batzuk bereziki garrantzitsuak dira nekazaritza eta industriarako; Erdialdeko Asian, esaterako, 800 milioi lagun inguru horiei lotuta daude.
Paisaia ederrak marrazten dituzte, eta, ekosistemetan, funtsezko rola betetzen dute ere. Baina, horrez gain, zenbait lekutan populazioaren biziraupenaren berma izan daitezke. Munduko populazio gehien duen kontinentean –hamar lagunetik sei asiarrak […]

Zientzialari (44) – Glaziarrak from Kultura Zientifikoko Katedra on Vimeo.
Nola sortzen dira glaziarrak, eta zein da haien egoera gaur egun? Glaziarrik egon al da Euskal Herrian? Non? Eñaut Izagirre glaziologia ikertzailea da Txileko Magallanes Unibertsitatean. Galdera hauen erantzunak eman digu honako bideoan. ‘Zientzialari‘ izeneko atal honen bitartez zientziaren oinarrizko kontzeptuak azaldu nahi ditugu euskal ikertzaileen laguntzarekin. […]