Archivo de Etiquetas:: hibernazioa

Neguaren erdian gaude jada eta behin hona ailegatuta, asko udaberriaren zain egongo gara. Agian, hotzari aurre egiteko baliabideak ditugunez, neguari agur esateko premia ez da hain nabarmena gaur egun. Gure arbasoak, aldiz, udaberria noiz etorriko zain egoten ziren neguko bizi-baldintzak gogorrak baitziren.
Antzinaroan udaberria noiz etorriko zen iragartzen ahalegintzen ziren neguaren erdialdean, eguraldi hobea noiz ailegatuko zen jakiteko. Erromatarren garaian, […]

Juan Ignacio Pérez “Kandelario egunean eguzkia ikusi baino, otsoa ardi tartean ikusi nahiago” (9751. atsotitza Gotzon Garateren bilduman)
Gaur, otsailaren 2, Kandelaria eguna da; Hartzaren eguna Europan, eta Marmotarena Ameriketako Estatu Batuetako ekialdeko kostaldeko zenbait herritan. Gaztelaniazko esaera zaharrak hartzari buruz esaten du Kandelarian hartzulotik irteten dela eta hotza egiten badu, berriro sartzen dela hartzulora. Eta esaera zaharrik […]