Archivo de Etiquetas:: marte

Nahiz eta Marte izan, Lurraren ondoren, Eguzki-sisteman gehien esploratu den planeta, asko dira planeta gorriak eragiten dizkigun galderak: nolako izan zen iraganean? Existitu ote zen bizitza Marten? Ba al dago urik?
Galdera guzti horiei erantzuna bilatzeko asmoz hamaika proiektu jarri dira martxan historian zehar, Mars2020 eta ExoMars esaterako. Misio espazial hauen helburu nagusia Marteko gainazaleko lurzorua eta planeta honen […]

Amaia Portugal Marten patatarik erein ote daitekeen argitzeko, proiektua jarri dute martxan Perun, La Joya basamortuko lur idorra baliatuta. Planeta gorrian baratzeek bizirauterik izango ote luketen jakitea da helburua, baina bai eta Lurreko txokorik latzenetan laborantza ahalbidetzeko moduak garatzea ere.
Erein al daitezke patatak Marten? Matt Damonen pertsonaiak The Martian pelikulan egiten zuena, zientzia-fikzioa da, ala zientzia soilik? Etorkizuna […]

Unibertsoa ezagutzeko asmoz hamaika misio eta espedizio ezagutu ditugu XX. mendetik hona. Azken urteotan ezagunak egin zaizkigu Marte aztertzeko bertara bidalitako esploratzaile berezi batzuk: robotak. Gaur egun, besteak beste, 2012. urteko abuztuan ailegatu zen Curiosity robota dago Marten lanean. 2021. urtean lankide berri bat gehituko zaio, Mars2o2o Rover-a. NASAk iragarri berri du 2020ko udan Martera bidaliko duen ibilgailua, UPV/EHUko […]