Archivo de Etiquetas:: perovskita

Javier San MartĂ­n EGB ikasi dugunoi, mundua goitik behera eroriko zaigu Penintsulako hegoaldera bagoaz, edo Salamancara eta Extremadurara jotzen badugu. Izan ere, desikasi egin beharko genuke ikasia genuen hura, edo agian zapuztu egingo zaigu lurralde horietaz genuen irudia, ez baitugu antzekorik ere aurkituko. Gaztela/Leongo hegoaldean, Duerok Portugalekin muga egiten duen bazter hartan, batek espero lezake hanka beltzeko zerriak taldeka ikustea. […]

UPV/EHUko Mineralogia-Petrologia Saileko IMaCris/MaKrisI ikerketa-taldeak lurrazalean oso ohikoa ez den perovskita materiala erabili du erregai-pilen katodoa eta kontaktu geruza diseinatzeko. Perovskita oso eroale ona da eta material honekin egindako erregai-pilak etxebizitzetako energi-horniketarako baliagarriak lirateke.
Elektrizitate-sarearen alternatiba izan daitezke erregai-pilak, eta haiek hobetzeko materialen egokitasuna ari da ikertzen UPV/EHUko IMaCris/MaKrisI taldea. Erregai-pilak baterien antzekoak dira, baina, haiek ez bezala, […]