Archivo de Etiquetas:: zelulak

Juan Ignacio Pérez Iglesias Zenbat urte dituzu zuk? Duzun adina duzula ere, beste adin batekoak dira zure gorputza osatzen duten egitura gehienak. Egitura batzuek ordu batzuk besterik ez dute, eta egitura gutxi batzuek bakarrik dute zure adin berbera. Ehunak eta organoak elkarrengandik oso desberdinak dira. Zelula gehienak berriztatzen doaz, eta hala egiten dute zelulek osatzen dituzten ehunak ere.
Heste mehea […]

Juan Ignacio Pérez Iglesias Ez da erraza “zenbat zelula ote daude giza gorputzean?” galderari erantzuna ematea, eta berez, duela gutxi hasi dira nolabaiteko fidagarritasuna duten estimazioak egiten: 2013.ean hasi ziren baina 2016.ean, zehatzago jokatu zuten, zientzialarien ustez ugarienak diren sei zelula moten estimazioak egitean. Sei zelula mota hauen artean daude zelula guztien %97a. Kalkulu hauek diote gutxi gorabehera 30 bilioi […]

César Tomé López Robert Hooke-k erabili zuen zelula terminoa, Micrographia (1665) liburuan, mikroskopio bidez landare-ehunetan ikusi zituen paretaz inguratutako barrunbeak deskribatzeko. Espazio horiek ikusita, monasterioetako gelak (cella) etorri zitzaizkion gogora. Baina terminoa ez zen guztiz onartua izan. Izan ere, XVIII. eta XIX. mendeetan, anatomistek begi hutsez ikusgai den ehun konektiboari “zelula-ehuna” deitzen zioten, eta horrek nahasmendua sortu […]