Zergatik zabaltzen dira metalak berotzen direnean? Egunero ikusten dugun fenomenoa da, nahiz eta askotan oharkabean pasatzen zaigun: trenbideetan, zubietan edo metalezko objektu beroetan. Gaurko bideoan fisikaren eta kimikaren arteko zalantza klasiko horri erantzungo diogu. Berotzean, metalaren barruko atomoek energia gehiago […]
Euria ari duela eta eguzkia agertzen denean, zeruan kolorez betetako arku zoragarri bat ikus dezakegu: ortzadarra. Fenomeno ikusgarri hori askotan magiarekin lotu izan da, baina badu azalpen zientifikoa. Eguzki-argiaren eta euri-tanten arteko elkarlan dela eta sortzen da, eta bideo honetan […]
Nola da posible arrainek arnasa hartzea ur azpian, guk bertan segundo gutxitan itotzen garen bitartean? Bideo honetan biologian murgilduko gara galdera horri erantzuteko. Arrainek ez dute birikarik, baina bai arnasteko sistema oso eraginkorra, uretan disolbatuta dagoen oxigenoa aprobetxatzeko gai dena […]
Gure arbasoak sailaren lehen denboraldian primateak izan ziren protagonistak. Lehen bereizketa sudur hezea duten Lemuriformeen eta sudur lehorra dugun haplorrinoen artekoa da, eta Madagaskarko lemurrei esker espeziazioari so egin zaio. Tarseroen bidez daltonismoa eta koloreen pertzepzioa azaldu da, eta simiiformeen […]
Madagaskar da eboluzioak nola funtzionatzen duen ikasteko leku bikain bat, bertan dagoen fauna berezia Afrikatik isolatuta egon baita milioika urtez. Eboluzioa itsua da, eta ausazkoa; ez du helbururik: aipatu dugu nola mutazioen ondorioz gure arbasoren batek isatsa galdu zuen, nola […]
Dinosauroen garaian eboluzionatu zuten lehen ugaztunek gauez aritzen ziren, eta horregatik, ugaztun gehienek tapetum lucidum izeneko egitura dute begiaren atzeko aldean, argia islatzen duena gaueko ikusmena hobetzeko; katuetan, txakurretan edo bestelako animalietan ikusten den distira hori ematen du. Baina guk […]
Orain dela 40 eta 25 milioi urte artean, kontinenteen forma beste bat zenenean, Afrikan bizi zen tximino talde bat Ameriketara iritsi zen, itsasoa zeharkatuz zuhaitz baten edo beste zerbaiten gainean flotatuta. Haiek dira gaur egun Amerikan bizi diren tximino guztien […]
Gizakiok katarrinoak gara, sudurzuloak beherantz ditugun primateak —gu, orangutanak eta makakoak barne—, eta talde horren barruan bi azpitalde daude: isatsa duten tximinoak (Cercopithecoideoak) eta isatsik gabeko Hominoideoak. Bi taldeak orain dela 25 milioi urte inguru bereizi ziren, eta haren arabera […]
Biziaren zuhaitzean enborrerantz hurbildu ahala, adarrak gero eta handiagoak dira; gauza bera gertatzen zaigu gure bidaia honetan. Orain dela 17-18 milioi urte bereizi zen Hylobatidae familia tximino handien taldetik, gu barne. Gaur egun 20 bat espezie ezagutzen dira, lau generotan […]
Gure 750.000. amona eta orangutanena izaki berbera zen. Orain arte ezagututako gure arbaso guztiak Afrikan bizi baziren ere, orangutanak Indonesia aldean bizi dira: nola iritsi ziren haraino? Eta, agian, alderantziz izan zen, eta gure arbasoak izan ziren Afrikara itzuli zirenak […]