Gauez zerura begiratzen dugunean, Eguzkia, Ilargia eta Lurra etengabe mugitzen ari direla ahaztu ohi dugu. Baina noizean behin, hiru gorputz horiek lerrokatzen direnean, ikuskizun astronomiko ikusgarria gertatzen da: eklipsea. Gaur, gure kirikiñoak, bere segurtasunerako betaurreko aproposak jantzita, fenomeno horri erreparatu […]
Historian zehar, gizateriak behin eta berriz egin dio aurre ikusezinak baina suntsitzaileak diren mehatxuei. Gaur, gure kirikiñoak izurriteen mundura eramango gaitu: garai berean milaka edo milioika biziduni eragiten dieten gaixotasun eta hedapen masiboetara. Izurri Beltza izan zen historian hilgarriena: XIV […]
Mendi garaietan edo polo inguruko paisaia zurietan, badira erraldoi izoztuak. Gaur, gure kirikiñoak glaziarren mundura eramango gaitu: elur metaketatik sortzen diren izotz-masa handietara, ibai geldoen moduan behera irristatzen direnak. Lurraren gainazalaren % 10 estaltzen dute, eta latitude edo altitude handiko […]
Begirada altxatu eta zerura so egitean, badirudi kolore urdina betidanik egon dela gurekin. Baina zientziaren ikuspegitik, urdina ez da soilik “zeruaren kolorea”: espektro elektromagnetikoaren barruan kokatzen den uhin-luzera zehatz bati dagokio. Guk urdin gisa hautematen duguna argi ikusgaiaren zati txiki […]
Hegan egin ezin duten arren, hegaztiak dira. Gaurkoan, gure kirikiñoak hego-hemisferioko paisaia hotzetara eramango gaitu, pinguinoen bizimodua ezagutzeko. Eboluzioaren bidean, hegoak hegats bihurtu zituzten, airean hegan egiteari uko eginez baina urpean aparteko trebetasuna lortuz. Lurrean trakets samarrak diruditen arren, uretan […]
Gure gorputzaren barruan, begi hutsez ikusi ezin den liburu erraldoi bat gordetzen dugu: DNA. Bertan daude idatzita gure garapenerako, funtzionamendurako eta ugalketarako jarraibide guztiak. Gaurkoan, Kiñuk bizitzaren hizkuntza horren orrialdeak pixka bat irekiko dizkigu, zerk egiten gaituen gu garen hori […]
Unibertsora begira jarri da oraingoan gure Kiñu, zehazki, zulo beltzetara. Zelan begiratu, baina, argirik emititzen ez duen zerbait? Izan ere, definizioz, zulo beltza, beltza da, ez du argirik igortzen. Baina begiratu soilik ez, zulo beltzei egindako bi argazki dakartza Kiñuk […]
Loreetatik askatzen diren hauts horixka horiek baino askoz gehiago da polena: landare hazidunen funtsezko ugalketa egitura bat. Kiñuk gaur azalduko digu nola landareek, mugitu ez arren, estrategia harrigarriak erabiltzen dituzten beren material genetikoa leku egokira bidaltzeko. Ugalkortasuna bermatzeko, landareek polen […]
Gaurkoan, Kiñuk X izpien mundura eramango gaitu: begi hutsez antzemanezina diren uhin mota batzuetara. 1895ean Wilhelm Röntgen fisikariak kasualitatez aurkitu zituen, eta handik gutxira, beste zientzialari askok haien ahalmena ikertzen hasi ziren. Adibidez, Rosalind Franklinek DNAren egitura ezagutzeko erabili zituen […]
Ur-hartzak edo goroldiozko txerriak izen bitxien atzean, izaki harrigarri bat ezkutatzen da: tardigradoa. 0,5 milimetro inguru besterik ez dute neurtzen eta mikroskopioz soilik ikus daitezke, baina bizirauteko gaitasun ikaragarriak dituzte. Izan ere, muturreko baldintzetan ere moldatzen dira. Gaur, Kiñuk animalia […]