Egoera honi aurre egiteko, kontsumo energetiko arduratsua sustatzeaz gain, teknologia berrien garapen jasangarria nahitaezkoa da argiztapen eraginkorragoa sustatzeko. Ildo honetatik abiatuz, egoera solidoko argiteria alternatiba aproposa izan daiteke ohiko lanparen (deskarga-, goritasun-, eta fluoreszentzia-lanparak) eraginkortasuna eta iraunkortasuna hobetzeko. Egoera solidoko […]
Candida generoko onddoak normalean gure gorputzeko azaleko eta mukosetako gainazaletan egon daitezke, sintomarik sortu gabe, horri kolonizazio deritzo. Baina egoera jakin batzuetan, sistema immunologikoa ahuldu denean edo prozedura mediko inbaditzaileen ondoren, onddo horiek gorputzeko barneko ehunetara iritsi daitezke eta infekzio […]
2009an frogatu zen heste-zelula ama bakar batetik (LGR5+) heste-organoideak sor daitezkeela, eta ordutik, hainbat zelula ama ezberdinetatik garatu dira: heste-ehunean dauden zelula ametatik, zelula ama enbrionarioetatik edo induzitutako zelula ama pluripotenteetatik. Organoide hauek ahalmen handia dute gaixotasunak modelatzeko eta immunitate-sistemaren […]
Hantura gaixotasun kronikoen aurreko erantzun fisiologikoa da eta prozesu horretan parte hartzen duten molekulak goiz detektatzeak gaixotasun horien diagnostiko goiztiarra egitea ahalbideko luke. Honetarako gehien erabili den metodoa odol-analisia da. Hala ere, listu-laginak biltzeko teknika erraza, arina, segurua, ez-inbaditzailea eta […]
Eskola-jazarpena ikasle batek behin eta berriz eta denboran zehar beste ikasle baten edo batzuen ekintza negatiboak jasaten dituenean edo horretarako arriskua duenean gertatzen da. Hala, hiru ezaugarri nagusi ditu bullyingak: lehenik, nahita eragindakoa da; bigarrenik, denboran zehar iraunkorra da, eta […]
Hori kontuan hartuta, inhibizio latentearen adierazpenean agertu daitezkeen ezberdintasun indibidualak arretarekin lotutako ezaugarri jakin batzuen markatzaile gisa interpreta daitezke. Hau dela eta, inhibizio latentearen urritasuna azaltzen duten pertsonen arreta funtzionamendua asko ikertu izan da, garrantzirik gabeko informazioa iragazteko zailtasuna bezalako […]
Bi gaitzek elkarrenganako eragina dutela aztertu da zenbait ikerketatan. Dementziaren eta entzumen-galeraren arteko lotura, lehen aldiz, 80ko hamarkadan proposatu zuten Uhlmann eta lankideek, Alzheimerra zuten pazienteekin egindako ikerketa batean. Ikerketa horren arabera, Alzheimerdun pazienteek entzumen-galera izateko prebalentzia bikoitza zuten kontrolekin […]
Menstruazio aurreko sindromea (MAS) obulazioarekin batera ziklikoki agertzen diren sintomen multzoa da. Sintomen espektrua oso zabala da, sintoma somatiko deitzen ditugunen artean abdomeneko hantura eta mina, bularretako sentikortasun handitua, buruko mina eta neke orokortua aurki daitezke. Sintoma afektiboen artean, antsietatea […]
Odontologiari dagokionez, espezialitate guztietan izan du eragina, neurri handiagoan edo txikiagoan. Horietako batzuetan adimen artifizialaren aplikazioak oraindik urriak dira, baina beste batzuetan aplikazio asko eskaintzen ditu. Zaila da jakitea zein espezialitate odontologikoan gehien erabiltzen ari den, baina funtzio asko betetzeko […]
Txatbot honen erantzunak ahalik eta errealistenak izatea nahi izan da, eta horretarako hainbat baliabide bildu eta sortu dira. Lehenik eta behin, medikuek egindako galderak eta pazienteen txosten klinikoetatik jasotako erantzunak bildu dira, hurrengo datu-bildumak sortzeko oinarri gisa hartu direnak. Izan […]