Hiriek eragin zuzena dute pertsonen osasunean. Historian zehar, ur garbia ekartzeko akueduktuak eta bainu publikoak eraiki ziren, besteak beste, baina Industria Iraultzarekin hirien hazkunde azkarrak eta desordenatuak osasun-arazo larriak ekarri zituen. Ordutik, hirigintzak funtsezko zeregina izan du hiri-ingurune osasungarriagoak sortzeko […]
Aurreko atalean aipatu genuen oporraldia ohiko jarduera bat etetea dela ─ikasketak, lana─. Oporrak egitea osasunarentzat ezinbestekoa dela badakigu; hain zuzen ere, oporraldia bizitzarekiko gogobetetze-maila altuagoekin lotzen da, aldarte hobearekin eta osasun-arazo gutxiagorekin, besteak beste. Opor-egunek osasunean duten eragina zientzialari askoren […]
Seme-alabak izateak inflexio-puntu bat dakar pertsonen bizitzan; izan ere, aldaketa biologiko, psikologiko eta sozial garrantzitsuak eragiten ditu. Dena den, ez du aztarna bera uzten biztanle guztiengan. OPIK ikerketa-taldeak egindako azterlan batek erakusten du eragin hori oso desberdina dela gizonen eta […]
Zientziak dioenaren arabera, oporrak beharrezkoak dira; baina zer dira eta zergatik egiten ditugu oporrak? Oporrek ohiko jarduera bat etetea dakarte; hortaz, definizioz ─jo dezagun Harluxet Hiztegi Entziklopedikora─ langileek eta ikasleek izaten dituzten atseden-egunak dira oporrak. Hori bera ere eztabaidagarria da […]
Medikuntzak aurrera egin zuen eta adingabeetako askori tratamendua eman zitzaien nolabaiteko arrakastarekin, batez ere likido nahikoak eta elektrolitoak ematearen bidez, deshidratatu zitezela saihesteko; eta, horrela, sendabidea eman zitzaion sintoma nagusi eta larrienari, oraindik ere kausari buruz ezer gutxi ez zekitenean […]
Uda da, Mallorcan zaude oporretan eta, gainera, zure urtebetetze eguna da. Eguna ospatzeko, zure aitak ideia bat izan du: itsasontzi bat alokatu eta nabigatzera ateratzea itsasontziz bakarrik joan zaitezkeen aparteko kalak ezagutzeko, turkesa koloreko ur ederdunak. Iragarkietan agertzen den plan […]
Imajinatu meniskoko lesio bat konpon dezakegula in situ hiru dimentsioko egitura bat inprimatuz, neurri-neurrira egokitu dadin. Eta egitura horrek, zelulak atxiki eta ugaltzeko euskarri gisa jarduteaz gain, haiek elikatzeko ere balioko luke; azkenean, egitura biodegradatu eta desagertu egingo litzateke, eta […]
Eskola-jazarpena ikasle batek behin eta berriz eta denboran zehar beste ikasle baten edo batzuen ekintza negatiboak jasaten dituenean edo horretarako arriskua duenean gertatzen da. Hala, hiru ezaugarri nagusi ditu bullyingak: lehenik, nahita eragindakoa da; bigarrenik, denboran zehar iraunkorra da, eta […]
Menstruazio aurreko sindromea (MAS) obulazioarekin batera ziklikoki agertzen diren sintomen multzoa da. Sintomen espektrua oso zabala da, sintoma somatiko deitzen ditugunen artean abdomeneko hantura eta mina, bularretako sentikortasun handitua, buruko mina eta neke orokortua aurki daitezke. Sintoma afektiboen artean, antsietatea […]