Europar Batzordeak eta Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeak (ELGA) nabarmendu dute ekoberrikuntzak garrantzi estrategiko eta politikoa duela enpresentzat. Ingurumen-inpaktuak murrizten dituzten berrikuntzak dira ekoberrikuntzak, eta funtsezkoak dira garapen jasangarria sustatzeko. Enpresen helburu ekonomikoak bultzatzeko eta ingurumenari kalte gutxiago egiteko praktika […]
Errepideetako garraioa erronka handia da klima-aldaketaren aurkako borrokan. Berotegi-efektuko gas gehien sortzen duten sektoreetako bat izateaz gainera, emisioek hazten jarraitzen duten sektore bakarra da. Testuinguru horretan, automobil-parkearen elektrifikazioa da mugikortasuna deskarbonizatzeko estrategia nagusietariko bat. Hala ere, Europako automobil-parke zaharrenetariko bat […]
Elikaduraren eta planetaren osasunaren arteko lotura nabarmendu izan da orain arte, baina, orain, beste faktore bat eztabaida publikora atera nahi izan dute. Hala, nazioarteko zientzialari talde batek jarduera fisikoaren ikuspegia erabat aldatzea proposatu du. Argudiatu dutenez, kirola ez da soilik […]
Izaki bizidunak ez dira sekula bakarrik bizi. Edozein ingurutan egonda ere, makina bat organismok egingo diete konpainia, hala begi bistakoek, nola mikroskopikoek. Eta, gainera, inguruko aldagaiek ere baldintzatuko dute haien bizitza eta jarduera. Aniztasun eta elkarreragin horren adibide paradigmatiko bat […]
Urtero 1,7 milioi tona plastiko iristen dira itsas inguruneetara hondakin moduan. Haien degradazio naturala motela denez, plastikoak itsaso eta ozeanoetan metatzen joaten dira, eta ez dakigu metatze-erritmo horrek zer ondorio izango dituen epe luzera. Mikroplastikoak (5 mm-tik beherakoak) kezka handia […]
María González Alriols ingurumen ingeniaritzan doktorea da, irakaslea Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumena sailean, eta “BioRP, Biofindegi Prozesuak” ikerketa taldeko ikertzailea. Bere ikerketak ardatz dauka lignozelulosazko biomasa bereizteko, zatitzeko eta eraldatzeko prozesuen azterketa, eta horren bidez material […]
Mendi garaietan edo polo inguruko paisaia zurietan, badira erraldoi izoztuak. Gaur, gure kirikiñoak glaziarren mundura eramango gaitu: elur metaketatik sortzen diren izotz-masa handietara, ibai geldoen moduan behera irristatzen direnak. Lurraren gainazalaren % 10 estaltzen dute, eta latitude edo altitude handiko […]
Nola heltzen dira farmakoak ingurumenera? Medikamentuen bizi-zikloaren fase guztietan isurtzen dira farmakoak ingurumenera. Batez ere, kontsumitzaileek gernuaren edo gorotzen bidez kanporatu ostean, farmakoak araztegietara heltzen dira hondakin-uren bitartez. Araztegiak egun ez daudenez prestatuta farmako gehienak garbitzeko, horiek erreketara eta itsasora […]
Gure planetan dugun bizitza, neurri handi batean, lurpeko biodibertsitate-aniztasunean oinarritzen da. Izan ere, lurrean dauden ekosistema konplexuak mantentzeko zerbitzu kritikoak eskaintzen ditu lurrazalak; hala nola, elikagaiak ekoiztea, karbonoa biltegiratzea, higadura kontrolatzea eta ura erregulatzea. Hala ere, azken mendeko giza ekintzek […]
Zer gertatzen da Ipar Poloan itsasontzi bat izotz artean harrapatuta geratzen denean? Eta zer ikas dezake neska batek munduko paraje hotzenetako batean? Rita Poloan (2009) liburuak Ritak eta bere aitak Ipar Polora egindako bidaia kontatzen du, han dagoen osaba Daniel […]