Zergatik kontatzen dugu hamar arte eta ez hamabi edo hamasei arte? Erantzuna ez dago matematikan, eboluzioan baizik. Duela 350 milioi urte inguru, Devoniarreko putzu batean bizi zen gure arbaso urrun batek lau hanka eta bost hatz zituen mutur bakoitzean. Gaur […]
Esoporen alegiako dortoka eta erbia denok ezagutzen ditugu: bata azkarra, bestea geldoa. Baina zer gertatzen da ipuin hori eboluzioaren ikuspegitik irakurtzen badugu? Duela 320 milioi urte inguru bizi izan zen dortoken, hegaztien, ugaztunen eta gizakion arbaso komun bat. Handik abiatu […]
Meteorito batek dinosauroak desagerrarazi zituela entzun izan dugu askotan, baina egia konplexuagoa da: dinosauroak ez dira inoiz guztiz desagertu. Egunero ikusten ditugu gure inguruan, parkeetan, basoetan edo leiho ondoko adar batean pausatuta. Hegaztiak dinosauroak dira, eta, gainera, gaur egun ugaztunak […]
Zer izan zen lehenengo, arrautza ala oiloa? Galdera klasiko horrek milioika urteko bidaia batera eramango gaitu, Karboniferoko periodora. Garai hartan anfibioak paduretako jaun eta jabe ziren, baina gure arbasoek berrikuntza txiki baina erabakigarri bat garatu zuten: barruan ura mantentzeko gai […]
Ugaztunen ezaugarrietan pentsatzen badugu, ziur esnea datorkigula gogora. Ornitorrinkotik elefantera, sagutik gizakira, denok partekatzen dugu ezaugarri hori, baina… nola sortu zen? Eta zergatik izan zen hain garrantzitsua eboluzioan? Bideo honetan ugaztunon jatorrira egingo dugu bidaia, eta ikusiko dugu nola igaro […]
Ornitorrinkoa naturako animalia bitxienetako bat da: ahatearen mokoaren antza duen muturra du, kastore baten isats zabala, igaraba baten antzeko hankak eta, gainera, arrautzak erruten ditu. Ugaztuna izan arren, narrastien eta hegaztien ezaugarri batzuk mantentzen ditu, eta horregatik jotzen dugu askotan […]
Martsupialak entzutean askok kanguroak edo koalak irudikatzen ditugu, baina talde harrigarri hori askoz zaharragoa eta anitzagoa da. Duela 100 milioi urte inguru, ugaztunak bi adar nagusitan banatu ziren: alde batetik plazentadunak, gizakiok edo elefanteek bezala; bestetik, martsupialak, kume oso txikiak […]
Elefanteak lehorreko animaliarik handienak dira, eta tamaina horrek badu ondorio bitxi bat: ugaztunen artean haurdunaldi luzeena dute, ia bi urtekoa. Baina ugaztun guztiek partekatzen dugun ezaugarririk berezienetako bat plazenta da, umetokian kumea garatzeko aukera ematen duen egitura. Prozesu konplexu horretan […]
Katuak eta txakurrak askotan kontrajarri ohi ditugu, baina egia da biak familia berekoak direla: karniboroak. Talde honetan animalia oso desberdinak sartzen dira, katu eta txakurrez gain, hartzak, fokak edo hienak bezalako espezieak ere bai. Denek dute jatorri komun bat, duela […]
XIX. mendean garatutako genetikaren eta eboluzioaren arteko elkarreragina azaltzen duten teoremek indarrean diraute egun. Horien arabera, botila-lepo luzeak jasaten dituzten populazioek zorizko jito genetikoa areagotu dezakete, eta horrek ondorio drastikoa izan dezake espezie horren biziraupenean. Azken finean, bereziki populazio txikiak […]