Meteorito batek dinosauroak desagerrarazi zituela entzun izan dugu askotan, baina egia konplexuagoa da: dinosauroak ez dira inoiz guztiz desagertu. Egunero ikusten ditugu gure inguruan, parkeetan, basoetan edo leiho ondoko adar batean pausatuta. Hegaztiak dinosauroak dira, eta, gainera, gaur egun ugaztunak […]
Zer izan zen lehenengo, arrautza ala oiloa? Galdera klasiko horrek milioika urteko bidaia batera eramango gaitu, Karboniferoko periodora. Garai hartan anfibioak paduretako jaun eta jabe ziren, baina gure arbasoek berrikuntza txiki baina erabakigarri bat garatu zuten: barruan ura mantentzeko gai […]
Ugaztunen ezaugarrietan pentsatzen badugu, ziur esnea datorkigula gogora. Ornitorrinkotik elefantera, sagutik gizakira, denok partekatzen dugu ezaugarri hori, baina… nola sortu zen? Eta zergatik izan zen hain garrantzitsua eboluzioan? Bideo honetan ugaztunon jatorrira egingo dugu bidaia, eta ikusiko dugu nola igaro […]
Ornitorrinkoa naturako animalia bitxienetako bat da: ahatearen mokoaren antza duen muturra du, kastore baten isats zabala, igaraba baten antzeko hankak eta, gainera, arrautzak erruten ditu. Ugaztuna izan arren, narrastien eta hegaztien ezaugarri batzuk mantentzen ditu, eta horregatik jotzen dugu askotan […]
Martsupialak entzutean askok kanguroak edo koalak irudikatzen ditugu, baina talde harrigarri hori askoz zaharragoa eta anitzagoa da. Duela 100 milioi urte inguru, ugaztunak bi adar nagusitan banatu ziren: alde batetik plazentadunak, gizakiok edo elefanteek bezala; bestetik, martsupialak, kume oso txikiak […]
Elefanteak lehorreko animaliarik handienak dira, eta tamaina horrek badu ondorio bitxi bat: ugaztunen artean haurdunaldi luzeena dute, ia bi urtekoa. Baina ugaztun guztiek partekatzen dugun ezaugarririk berezienetako bat plazenta da, umetokian kumea garatzeko aukera ematen duen egitura. Prozesu konplexu horretan […]
Katuak eta txakurrak askotan kontrajarri ohi ditugu, baina egia da biak familia berekoak direla: karniboroak. Talde honetan animalia oso desberdinak sartzen dira, katu eta txakurrez gain, hartzak, fokak edo hienak bezalako espezieak ere bai. Denek dute jatorri komun bat, duela […]
Baleak itsasoko erraldoiak dira, baina haien jatorria lehorrean bizi ziren ugaztun txiki batzuetan dagoela jakitea benetan harrigarria da. Nola iritsi gara lurreko animalia batetik munduko animaliarik handienetara? Eboluzioaren bidean, gure arbasoekin partekatzen dugun historia luze bat dago, eta horrek lotzen […]
Saguak eta arratoiak gurekin bizi izan dira milaka urtez: uzta biltegietan, etxeetan eta baita historian zehar izandako gertakari handietan ere. Baina harreman hori ez da soilik eguneroko bizitzakoa; zientziaren munduan ere funtsezkoak bihurtu dira. Zergatik dira hain garrantzitsuak ikerketarako, eta […]
Zenbat modu daude airetik mugitzeko? Hegan egitea askotan hegaztiekin lotzen dugu, baina naturan badira bestelako estrategiak ere, ala nola, planeatzea. Kolugoak, “lemur hegalariak” bezala ezagunak diren ugaztun bitxiak, nahiz eta ez diren ez lemurrak ezta benetan hegan egiten duten animaliak […]