Zergatik kontatzen dugu hamar arte?

Dibulgazio-bideoak · Gure arbasoak

1 min

Zergatik kontatzen dugu hamar arte?

Zergatik kontatzen dugu hamar arte eta ez hamabi edo hamasei arte? Erantzuna ez dago matematikan, eboluzioan baizik. Duela 350 milioi urte inguru, Devoniarreko putzu batean bizi zen gure arbaso urrun batek lau hanka eta bost hatz zituen mutur bakoitzean. Gaur egun gizakiok, igelak, txakurrak, saguzarrak edo baleak oso desberdinak garela ematen duen arren, denok partekatzen dugu gorputz-egitura zahar haren arrastoa.

Igelak, apoak, uhandreak eta zeziliak anfibioak dira, eta oraindik ere uraren menpe daude ugaltzeko. Horrek estrategia harrigarriak garatzera eraman ditu espezie batzuk euren kumeak babesteko; batzuek aparrezko habiak egiten dituzte, beste batzuek arrautzak bizkarrean eramaten dituzte, eta badira kumeak aho barruan hazten dituztenak ere. Igelen eta gizakien arteko arbaso komunak ere lau hanka eta bost hatz zituen, eta gorputz-plan hori gaur arte iritsi da. Horregatik, gizakiok gauzei heltzeko erabiltzen dugun egitura, saguzarrek hegan egiteko erabiltzen dutena, zaldiek troska egiteko darabiltena, edo baleek uretan mugitzen baliatzen dutena antzekoak dira egituran.

Gure arbasoak Ikusgela hezkuntza proiektuaren bideo-sorta bat da. Euskal Wikilarien Kultur Elkartearen ikus-entzunezko egitasmoa da eta EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren kolaborazioa izan du.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.