Zaintzaileen ongizatea, gizartearen ongizatea

Dibulgazio-bideoak · Ekitaldiak

1 min

Zaintzaileen ongizatea, gizartearen ongizatea

Zaintza-lanak funtsezkoak dira gizartearen ongizaterako, baina zaintzen duten pertsonen osasunari eta bizi-kalitateari kalte egin diezaiokete. Zaintzaileek, bereziki familian edo etxeetan lan egiten dutenek, gainkarga fisiko eta emozionalari egin behar diote aurre, eta ohikoak dira bizkarreko mina, antsietatea eta depresio-sintomak. Biztanleria zahartzen ari den heinean, zaintza-beharrak handitu egingo dira datozen hamarkadetan; horregatik, zaintzaileak zaintzea ere gizartearen erronka nagusietako bat da.

Ana Rodriguez Larrad fisioterapeuta, EHUko irakasle eta ikertzaileak Zaintzaileen ongizatea, gizartearen ongizatea hitzaldian, zaintzaileen osasuna eta bizi-kalitatea hobetzeko ikerketa-taldeak aztertutako estrategiak aurkezten ditu. Batetik, ariketa fisikoko programek zaintzaileen indarrean, bizi-kalitatean eta ongizate emozionalean izan ditzaketen onurak azaltzen ditu. Bestetik, zaintza-lanetan gainkarga fisikoa arintzeko exoeskeletoen erabilera aztertzen duen ikerketa azaltzen du, eta teknologia horiek pertsona batzuentzat lagungarriak izan daitezkeen arren, emaitzak ez direla berdinak erabiltzaile guztientzat nabarmentzen du. Azken batean, zaintzaileak zaintzea ezinbestekoa da zaintzen dituzten pertsonen ongizatea ere bermatzeko.

Hitzaldia Bidebarrieta Zientifikoa zientzia-dibulgazioan oinarritzen den hitzaldi-solasaldiaren zikloaren barruan antolatu zen. Bidebarrieta Liburutegiaren eta EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren ekimen honek 2025-2026 ikasturtearen bitartean hilabetero hitzaldi bat eskaini zuen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.