1915ean, Albert Einsteinek erlatibitate orokorraren teoria aurkeztu zuen, eta iragarpen harrigarri bat egin zuen: espazio-denbora uhindu egin zitekeela. Mende batez hipotesi hutsa izan zena 2015ean baieztatu zen, grabitazio-uhinak lehen aldiz zuzenean detektatu zirenean. Aurkikuntza horrek aro berri bati eman zion […]
Gizakiaren jatorria ulertzea zientziaren erronka handienetako bat izan da beti. Eboluzioaren teoriak espezieen bilakaera azaldu zuen arren, oraindik galdera asko daude gure arbasorik zaharrenei buruz. Azken hamarkadetako aurkikuntza garrantzitsuenetako bat Ardi izeneko fosilarena izan da, giza eboluzioaren lehen urratsak hobeto […]
Schrödingerren katuaren esperimentuak gainezarpen kuantikoa azaltzen laguntzen du. Fisika kuantikoaren arabera, partikula bat hainbat egoeratan egon daiteke aldi berean, behatzen ez dugun bitartean. Schrödingerren esperimentu ospetsuan, horrek katuaren egoera paradoxiko batera eramaten gaitu: kutxa ireki eta begiratzen ez dugun bitartean […]
2.000 urtean, Clay Mathematics Institute erakundeak Milurtekoko Zazpi Problemak aurkeztu zituen: ebazteke zeuden matematikako erronka handienak, eta bakoitza ebazten zuenari milioi bat dolarreko saria eskaini zion. Ordutik hona, horietako bakarra frogatu da: Poincaréren aierua. Lorpen hori matematikaren historian mugarri nagusietako […]
COVID-19aren pandemiak mundu osoaren arreta erakarri zuen RNA mezularian oinarritutako txertoetara. Teknologia hori, ordea, ez zen bat-batean sortu: hamarkadetako ikerketaren emaitza da, eta immunologiaren alorrean mugarri handietako bat bihurtu da. Azido erribonukleikoa (RNA) zelula prokarioto eta eukariotoetan dagoen molekula da […]
Candida generoko onddoak normalean gure gorputzeko azaleko eta mukosetako gainazaletan egon daitezke, sintomarik sortu gabe, horri kolonizazio deritzo. Baina egoera jakin batzuetan, sistema immunologikoa ahuldu denean edo prozedura mediko inbaditzaileen ondoren, onddo horiek gorputzeko barneko ehunetara iritsi daitezke eta infekzio […]
Arina, sendoa, malgua, elektrizitatearen eroale bikaina eta, gainera, karbonoz osatua. Ezaugarri horiek guztiak material bakar batean biltzen dira: grafenoan. 2004an isolatu zen lehen aldiz, eta ordutik materialen zientziaren aurkikuntzarik garrantzitsuenetako bat bihurtu da, etorkizuneko teknologia askoren oinarri izan daitekeelako. Grafenoa […]
Adimen artifiziala aspaldidanik izan da zientzia-fikzioan behin eta berriro jorratu den gai bat, baina azken urteotan errealitate bihurtzen hasi da. Bereziki, adimen artifizial sortzailearen garapenak jauzi teknologiko ikusgarria ekarri du, testuak, irudiak, musika eta beste hainbat eduki sortzeko gai diren […]
Duela 2.500 urte, Leuzipok eta Demokritok atomoaren ideia proposatu zuten azaltzeko zerez osatuta dagoen unibertsoko materia. Geroztik, fisikak agerian utzi du atomoa bera ere oinarrizko partikula txikiagoz osatuta dagoela, eta haien portaera azaltzeko garatu da partikulen fisikaren eredu estandarra, zientziaren […]
Gizakiak aspaldidanik amestu du beste planeta batzuetan bizitzeko aukerarekin, eta Marte da aukera erakargarrienetako bat. Baina horretarako ezinbesteko baldintza bat dago: ura. Azken hamarkadetan egindako aurkikuntzek erakutsi dute planeta gorria ez dela uste bezain lehorra, eta horrek astrobiologiaren nahiz etorkizuneko […]