Esaten badigute ugaztunen esne-ekoizpena baldintzatzen duen hormona prolaktina dela, berehala pentsatuko dugu hormona femeninoa dela. Baina biologian, batez ere sexu kontuetan, sarritan gauzak ez dira diruditena. Hormona honen funtziorik garrantzitsuenak ugalketarekin lotuta daude, baina, horrez gain, funtsezko zereginak betetzen ditu […]
Lanak agerian utzi du frijitzeko teknikak, erabilitako olioaren izaerak eta arrain-espezieek eragin handia dutela prozesu horretan gertatzen diren aldaketetan. EHUko ikertzaileek erakutsi dute sukaldeko olioaren hautaketa oso garrantzitsua dela elikagaien segurtasunean eta giza osasunean eragina izan baitezake: alde batetik, arrainaren […]
Haurren eta nerabeen obesitatea eta gehiegizko pisua handiagoak dira zenbat eta txikiagoa izan haien familien maila sozioekonomikoa. Fenomeno hori oso ezaguna da mendebaldeko herrialdeetan. Gauza jakina da, halaber, gure gizarteetan gehiegizko elikadura edo elikadura desegokia, baina ugaria, elikagai-eskasia baino askoz […]
TikTok osasun mentalaz hitz egiteko funtsezko gunea bihurtu da. 1.590 milioi erabiltzaile aktibo ditu eta horietako % 65,5 ongizate-aholkuen bila dabilela, informazio-iturri hurbilekoa dirudi, erantzunak berehala ematen dituen sare soziala. Hala ere, The Guardian egunkari britainiarrak berriki egindako ikerketa baten […]