Lévy Parisen jaio zen 1886ko urtarrilaren 11n, klase ertaineko familia batean. Bere aitak, Emile Gustave Lévyk, ehungintzan egiten zuen lan, eta Gabrielle izan zen familiako alaba bakarra. Gizonez inguratuta zegoen. Gogo argiko emakumea zen eta berehala nabarmendu zen bere jakinguragatik […]
Ozeanoak dira gure planetako klima-erregulatzaile nagusiak. Izan ere, itsasoko urak klima-aldaketa eragiten duten berotegi-efektuko gasen ondorioz metatutako gehiegizko energiaren % 90 baino gehiago xurgatzen du. Egun bizi dugun berotze globalaren testuinguruan, ozeanoetako bero-boladak (MHW, ingelesezko sigletan) gero eta ohikoagoak, luzeagoak […]
Geruza hori glikokalix izenez ezagutzen da eta, ikerketa askotan oharkabean pasatu den arren, funtsezko eginkizunak betetzen ditu. Besteak beste, zelulen arteko komunikazioan, zelulen atxikiduran eta zelulen identitatean parte hartzen du. Izan ere, zelula bat ingurunearekin edo beste zelula batekin kontaktuan […]
Drogen laguntzarekin egiten diren sexu-erasoak osasun publikoko eta auzitegiko arazo larria dira. Sexu-erasoetarako erabiltzen den drogetako bat eskopolamina da (burundanga izenez ezagutzen da). Substantzia hori bereziki arriskutsua da, eragin amnesiko, lasaigarri eta haluzinogeno handia duelako. Gainera, kolorerik, usainik eta zaporerik […]
Antoinette Piétra Parisen (Frantzia) jaio zen, 1921eko azaroaren 14an. Matematika, fisika eta astronomia ikasi zituen Sorbonan, 1944tik 1948ra bitartean. Urte haietan, Frantzia Bigarren Mundu Gerraren ostean alemaniarren okupaziotik ateratzen ari zen, eta unibertsitateek beren jarduera akademikoa berreraikitzeko erronkari egin behar […]
Galdera horiek aztertzen dituen matematikaren adarrari ilararen teoria esaten zaio. Ilaren teoria hainbat aplikazioetan agertzen da; esate baterako, ospitaleetako larrialdi-zerbitzuetan, aireportuetako kontroletan, telefono bidezko arreta-zerbitzuetan eta Interneteko zerbitzarietan. Izan ere, ilara batean zain dagoena ez da zertan pertsona bat izan […]
Euskal Herriko Unibertsitateko Life Cycle Thinking (LCTG) ikerketa-taldeak, LAB sindikatuak eta BC3 (Basque Centre for Climate Change) ikerketa-zentroak lankidetzan argitaratu duten artikulu zientifiko batean frogatu dute badirela aukerak autosufizientzia neto bat lortzeko instalazio berriztagarri eta nagusiki publikoak ezarrita. Lanak ekarpena […]
Duela oso gutxi bi artikulu argitaratu dira endozookoriako bi kasu harrigarri deskribatzeko. Lehenengoak buelta bat ematen dio prozesuari; izan ere, jasotzen du karraskarien elikadurara bideratutako haziak kriskitin-sugeek (Crotalus atrox) erreskatatzen dituztela patu horretatik (1. irudia). Fenomeno horri diploendozookoria esaten zaio […]
Unibertsitateko ateak emakumeentzat itxita bazeuden ere, jakingura handia zuenez, Margaret S. Brownek bere ezagutzak zabaltzea lortu zuen botanikari ospetsu nazional eta nazioarteko ugarirekin harremana ezartzeari esker. Bokazio bide horretatik, bere jarduerekin aurrera egin zuen Kanadako mugetatik harago ere. Bere aurkikuntzen […]
Artearen historian sarritan faltsutu dira Vincent Van Goghen lanak, merkatuan prezio oso altua duten artelanak direlako. Bere bizitzan, Van Goghek ez zuen ia margolanik saldu – Mahasti gorria da ezagutzen den salmenta formal bakarra-, eta margolanetako asko Theo anaiari eman […]