Dinosauroak ez dira desagertu

Zientziaren historia

1 min

Dinosauroak ez dira desagertu

Meteorito batek dinosauroak desagerrarazi zituela entzun izan dugu askotan, baina egia konplexuagoa da: dinosauroak ez dira inoiz guztiz desagertu. Egunero ikusten ditugu gure inguruan, parkeetan, basoetan edo leiho ondoko adar batean pausatuta. Hegaztiak dinosauroak dira, eta, gainera, gaur egun ugaztunak baino espezie gehiago dituzte. Bideo honetan ikusiko dugu nola aldatu den zientzialariek dinosauroei buruz izan duten ikuspegia, lehen fosil erraldoietatik hasi eta hegazti modernoekin duten lotura estura arte.

Velociraptor lumadunetatik txantxangorri arrunteraino, fosilek eta azken hamarkadetako aurkikuntzek erakutsi digute dinosauroak ez zirela beti irudikatu ditugun narrasti handi eta azaldunak. Izan ere, hurrengoan txantxangorri baten kantua entzuten duzunean, agian beste begi batzuekin ikusiko duzu: dinosauro baten ahaidea baita.

Gure arbasoak Ikusgela hezkuntza proiektuaren bideo-sorta bat da. Euskal Wikilarien Kultur Elkartearen ikus-entzunezko egitasmoa da eta EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren kolaborazioa izan du.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.