Zelula mota honen balio eta potentziala zabalki erakutsi bada ere ondo landutako lan zientifikoen bitartez, ehun-terapia pertsonalizatuetan erabilgarritasuna mugatzen duten desabantailak ere identifikatu dira. Besteak beste, zelula amak integratutako ehunean barneratzeko arriskua dago eta ondorioz hauen efektua txikitzekoa. Gainera, ehunen […]
Problematika honi aurre egiteko dagoen aukerarik onena uren tratamendua da, hau da, kutsatzaileak uretara heldu baino lehen kudeatzea edota, behin uretan barneratu direla, eliminatzea. Aipatutako azken prozedura ur araztegietan aurrera eramaten da, hiru pausu nagusitan banatzen delarik: fase primarioak solido […]
Nahiz eta polimero guztiak oso erabiliak izan, elastomero eta termoegonkorrek arazo bat aurkezten dute, beraien birziklapen prozesua oso etekin baxukoa da beraien erresistentzia kimiko eta fisikoak direla eta. Problematika honen aurrean, polimero mota berri bat aztertu da, bitrimeroak deritzonak. Bitrimeroak […]
Bizitza fetalaren lehen sei hilabeteetan jada, garun egitura orokor bat lortzen da, eragin genetikoek bultzatuta. Neurogarapenak aurrez zehaztutako osagai genetiko bat badu ere, genetikaren pisuak behera egiten du, eta haurdunaldiaren hirugarren hiruhilekoaz geroztik, inguruneko faktoreen eraginak funtsezko garrantzia hartzen du […]
Orain dela gutxi egindako bi ikerketek munduko MIHren prebalentzia aztertu zuten. Biek antzeko batez besteko prebalentzia orokorra erakutsi zuten; lehena, % 14,2koa (% 8,1–21,1) eta bigarrena % 12,9 (11,7–14,3). Estatu espainiarrean, MIHren prebalentzia % 20,7koa da 12 urteko ikasleen artean […]
Egoera honen aurrean, plazeboarekin kontrolatutako saio klinikoen berrikusketa sistematikoa egin zen datu base desberdinak erabiliz. Aztertu ziren saio klinikoen arabera, migraina akutuen kasuan, CoQ10 koentzima, D3 bitamina aktiboa eta isoflabona izan ziren eraginkorrak migrainaren maiztasuna, intentsitatea eta krisialdien iraupena (aldagai […]
Gaixotasunaren kausa ezezaguna bada ere, zenbait mekanismo proposatu dira, hala nola oxidazioa, neuroinflamazioa eta mutazio genetikoak. Azken aldi honetan, alfa-sinukleina proteinaren ikerketak garrantzia hartu du. Proteina honen forma patologikoa metatu egiten da eta Lewyren gorputzak neuronen barruan sortzen ditu haien […]
Industria mailan, molekula optikoki puruak lortzeko metodo erabiliena errazematoen erresoluzioa da, zeinak molekula kiral baten bi enantiomeroak bereiztea ahalbidetzen duen. Erresoluzioa hainbat tekniken bidez erdiesten da, hala nola, kristalizazioaren bidez, non enantiomero baten kantitate txiki bat gehitzeak kristalizazioa bultzatzen duen […]
Zailtasun hauei aurre egiteko, Osasunaren Mundu Erakundeak osasun sistemak integratzeko beharra azpimarratu du, (1) pazienteak zaintzeko zerbitzuen koordinazioan; (2) diziplina anitzeko taldeak integratzeko politikak diseinatzean; (3) osasun zerbitzuen eskaintzen ebaluazioan eta gaixoen jarraipenean; (4) osasun esparruaren eta esparru sozialaren arteko […]
Giza kornea begiaren kanpoaldean kokatzen den ehuna da eta gardentasuna, abaskulartasuna (odol-hodirik ez izatea) eta egitura espezifiko bat izatea ditu ezaugarri. Bost geruzaz osatuta dago, eta bakoitzak osaera eta funtzio ezberdina du. Geruza hauek modu koordinatuan jarduten dute ikusmena bermatu […]