Ezjakintasunaren kartografia #482

Dibulgazioa · Ezjakintasunaren kartografia

Estalaktitaren printzipioak dio Kosmosaren legeek eta lege horien konstante fisikoen balioek bat etorri behar dutela estalaktiten existentziarekin. Ez esan horrelakorik irakurtzen duzun lehen aldia denik, printzipio antropikoa berdin absurdua baita (ala ez). Raiders of the lost purpose (2): The stalactite principle Jesús Zamoraren eskutik.

Zenbait hondakin nuklearren arriskua gutxitzeko pista eman dute talka egiten ari diren neutroi-izarretatik datozen grabitazio-uhinek. Measuring neutrons to reduce nuclear waste

Toxiko erradikal askea zein hainbat prozesutan parte hartzen duen mezulari biologikoa da oxido nitrikoa. Landareek nola sortzen duten misterioa zen. Nitric oxide in plants, its mysterious origin revealed aurkikuntzan parte hartu duen ikertzaileetako batek, Daniel Marinok.

Partikula-detektagailu bat diseinatzeko eta eraikitzeko ezin da ohiko ingeniaritza erabili. Zenbait piezarako beharrezkoa da superordenagailuak erabiltzea, eta horiek eraginkortasunez erabiltzeko, beharrezkoa da piezak parte hartuko duen prozesuaren nondik noreakoak ulertzea eta koderik onena diseinatzea. DIPCko jendeak bere superordenagailua dauka eta badakite nola erabili. Parallelization of multipacting simulation codes


Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.