Fenomeno naturalen ezagutza eta irudikapena

Ekitaldiak

Animalia eta landareen lehenengo ilustrazioak, gauza natural harrigarrien bildumazaletasuna, artisten lana… Bere historian zehar, gizakiak hainbat modutan irudikatu du natura eta irudikapen horiek beti izan dute eginkizun bat ezaguera zientifikoaren sorreran. Eragin hori alderantziz ere gertatu da, izan ere, aurkikuntza zientifikoek inspirazio gisa balio izan dute eta teknika piktoriko eta estilo artistikoen garapenean eragina izan dute, artearen historiaren bilakaeran zuzenki parte hartuz.

Clara Cerviño, biologoa eta ilustratzailea; Xavier Durán, kimikaria eta kazetari zientifikoa; eta José Ramón Marcaida, Cambridge Unibertsitateko Aro Modernoko zientziaren eta artearen historian aditua, izango ditugu solasean zientziaren garapenaren eta sormen artistikoaren arteko harremanaz, “Fenomeno naturalen ezagutza eta irudikapena” izenburua daraman hitzaldian.

Ekitaldia apirilaren 27an burutuko da, 19:00etan, Bilboko Guggenheim Museoaren auditorioan eta Arte & Zientzia hitzaldi-zikloaren barne dago. Euskal Herriko Unibertsitatearen Kultura Zientifikoko Katedrak museoarekin batera antolatu duen ziklo hau TopARTE programaren esparru barnean dago, pinakoteka honen XX. urteurrena ospatzen duena.

Sarrera doakoa da, baina gonbidapenak aldez aurretik jaso daitezke Guggenheim Museoaren txarteldegian edo museoaren webgunearen bidez. Gainerako jardunaldietarako gonbidapenak ere eskuragarri daude:

Maiatzak 11: “Artearen eta zientziaren arteko analogiak ezaguera-modu gisa”, Pau Alsina eta Juan Luis Moraza-rekin.

Maiatzak 25: “Zientzia artearen tresna gisa”, Jacobo Castellano, Deborah García Bello eta Sergio Prego-rekin.

Fenomeno naturalen ezagutza eta irudikapena

Data
Ordutegia
19:00etatik 21:00etara
Tokia
Bilboko Guggenheim Museoko auditorioa
Helbidea
Abandoibarra, 2, Bilbo

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.