Luzera-jauzian, lasterketa eta azken bultzada baten ondoren egindako jauzian, atleta ahalik eta distantziarik handiena lortzen saiatzen da plano horizontalean. Antzinako Grezian du jatorria atletismo diziplina honek; olinpiar jokoetan heroi mitikoen lorpenak berdindu nahian egiten zen.
Emozioa eta erronka gutxik bezala batzen dituen kirola da luzera-jauzia. Abiadura, indarra, teknika, malgutasuna eta koordinazioa behar dira. Honekin guztiarekin batera, ez hetsitzea eta minik ez hartzeko prebentzio lana egitea ezinbestekoak dira kirol honen gailurra lortzeko.
Diziplina honen hainbat gako partekatzeko asmoarekin, Irati Mitxelena atletak “Luzera-jauziko entrenamendua: helburua, plangintza eta antolaketa” izenburua duen hitzaldia eskainiko du irailaren 24an, 19:00etan, Bilboko Bidebarrieta Liburutegian.
100 metroko lasterketan Gipuzkoako errekorra edukitzeaz gain, Mitxelena luzera-jauziko Espainiako txapelduna izan zen 2022an. 6,65 metroko marka du diziplina honetan. Honekin batera, neurozientzian ikerlari da donostiarra.
Hitzaldian, maila goreneko kirolari bezala duen esperientziaren berri emango du, entrenamenduak nola antolatzen dituen, errendimendua handitu ahal izateko nola indarberritzen den eta lesioak nola ekiditen dituen azalduz.
Hitzaldi-solasaldi hau EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bidebarrieta Liburutegiak antolatzen duten Bidebarrieta Zientifikoa zikloaren saioa da. Hitzaldia aurrez aurre, eta streaming bidez ere ikusi ahalko da KulturguneaTB kanalean. Aretoko sarrera doakoa eta librea izango da eserlekuak bete arte.
Hizlaria
Goi mailako kirola eta ikerkuntza zientifikoa aldi berean ari da egiten Irati Mitxelena. Neurobiologian eta Neurozientzian graduatu zen Ameriketako Estatu Batuetako Cincinnatiko Unibertsitatean, eta Hizkuntzaren Neurozientzia Kognitiboan Euskal Herriko Unibertsitatean. Egun, CIC BioGUNEko doktoratu aurreko ikertzailea da. Doktorego-tesia edizio-genetikoari buruz ari da egiten, Alboko Esklerosi Amiatrofikoaren tratamendu bezala.
Luzera-jauziko entrenamendua: helburua, plangintza eta antolaketa
- Hasiera data
- Amaiera data
- Ordutegia
- 19:00etatik 20:00etara
- Tokia
- Bidebarrieta Kulturgunea
- Helbidea
- Bidebarrieta kalea, 4, Bilbo