El enigma Agustina dokumentala proiektatuko da Bilboko Bizkaia Aretoa-EHUren Mitxelena aretoan. Sarrera doan izango da, edukiera bete arte. Dokumentala FECYT Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak eta IAA-CSIC Andaluziako Astrofisikako Institutoak finantzatutako ikus-entzunezko ekoizpena da.
1. mendearen lehen hereneko Europako zientziaren lorpen nabarmenetako batzuk errepasatzen ditu filmak, Agustina Ruiz Dupont pertsonaiaren bidez. Granadako Almuñecar udalerrian jaio eta Parisen hazitako fisikari honek lehen mailako ikertzaile bihurtzea lortu zuen eta bere garaiko zientzialari europar garrantzitsuenekin egon zen kontaktuan.
Ordura arte berari buruzko erreferentzia historikorik ez bazegoen ere, Albert Einstenek eta Marie Curiek sinatutako gutun batzuetan bai aipatzen zen Ruiz Dupont eta, aipamen haietatik abiatuz, dokumentalaren egileek zientziaren historian zehar ibilbide bat egin dute, fisika edo kimika bezalako diziplinen garapenerako funtsezkoa izan zen garaia islatuz. Espainian zientzia nolakoa izan zitekeen hausnartzeko ere balio du filmak; izan zitekeena baina, gerragatik eta erregimen frankistagatik, izan ez zena. Emakumezkoek gizonezkoen mende zegoen mundura iristeko egindako borroka ere kontatzen digu dokumentalak.
Emilio José García Gómez-Caro eta Manuel González García astrofisikoek zuzendu dute proiektua. García Gómez-Caro IAA-CSICeko komunikazio burua da eta González García Granadako Zientzien Parkeko egitasmoen eta programen kudeatzailea. Dokumentalaren protagonista Natalia Ruiz Zelmanovitch da, CSICek eta INTAk sortutako Astrobiologiako Zentroaren (CAB) Kultura Zientifiko eta Berrikuntzako Unitateko arduraduna. Dokumentalaren emanaldiaren ondoren, ordu erdiko solasaldia egingo da sortzaileekin eta protagonistarekin.
Jarduera hau Bilbo Zientzia Plaza 2025 ekimenaren parte da, EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak antolatzen duena Bilboko Udalaren eta Euskampus Fundazioaren babesarekin eta Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Saila, Donostia International Physics Center (DIPC), Metro Bilbao eta EiTB erakundeen laguntzarekin.
“El enigma Agustina” dokumentalaren emanaldia eta ondorengo solasaldia
- Hasiera data
- Amaiera data
- Ordutegia
- 18:30etatik 20:00etara
- Tokia
- Bizkaia Aretoa - EHU
- Helbidea
- Abandoibarra, 3, Bilbo