Nola jaiotzen da ahate bat? Zer gertatzen da arrautzaren barruan? Eta nola bihurtzen da ahatekume txiki bat ahate heldu? Jaio da ahatea liburuak basahatearen bizi-ziklo osoa azaltzen du, orriak handituz doazen heinean istorioarekin batera hazten den formatu erakargarrian. Arrautzetatik hasi […]
Hondakin-uren araztegietan (HUAn) sortzen diren lokatzak izaera toxikoa eta patogenikoa duten azpiproduktuak dira, eta zenbait tratamendu pairatzen dituzte araztegiko lokatzen lerroan: loditzea (solido esekien kontzentrazioa handitzeko), egonkortzea (ondoren gerta daitekeen degradazioa saihesteko), eta ura kentzea. Lokatzen tratamenduaren kostua HUA operatzeko […]
Pertsona batek bizitzan zehar biltzen dituen esperientziek, erreferentziek, ezagutzek eta baliabide zientifikoek eraikitzen dute bere zientzia-kapitala. Zientzia eta teknologia arloko profesionalen genero-parekotasun joerak positiboak badira ere, oraindik ere badira unibertsitateko ikasketa teknikoetan, batez ere ingeniaritzako ikasketetan, neska-mutilen matrikula-kopuruaren arteko aldea […]
Gaur egun, litio-ioizko (Li-Ioi) bateriak dira energia elektrikoa metatzeko teknologiarik erabilienak ibilgailu elektrikoetan. Horien eraginkortasuna eta segurtasuna bermatu ahal izateko, ezinbestekoa da bateria-sistema osatzen duten zelulen operazio-tenperatura 20ºC eta 40ºC artean mantentzea. Tarte horretatik kanpo lan egiteak bateriaren zelulen degradazio […]
Zelula mota honen balio eta potentziala zabalki erakutsi bada ere ondo landutako lan zientifikoen bitartez, ehun-terapia pertsonalizatuetan erabilgarritasuna mugatzen duten desabantailak ere identifikatu dira. Besteak beste, zelula amak integratutako ehunean barneratzeko arriskua dago eta ondorioz hauen efektua txikitzekoa. Gainera, ehunen […]
Bizitza fetalaren lehen sei hilabeteetan jada, garun egitura orokor bat lortzen da, eragin genetikoek bultzatuta. Neurogarapenak aurrez zehaztutako osagai genetiko bat badu ere, genetikaren pisuak behera egiten du, eta haurdunaldiaren hirugarren hiruhilekoaz geroztik, inguruneko faktoreen eraginak funtsezko garrantzia hartzen du […]
Orain dela gutxi egindako bi ikerketek munduko MIHren prebalentzia aztertu zuten. Biek antzeko batez besteko prebalentzia orokorra erakutsi zuten; lehena, % 14,2koa (% 8,1–21,1) eta bigarrena % 12,9 (11,7–14,3). Estatu espainiarrean, MIHren prebalentzia % 20,7koa da 12 urteko ikasleen artean […]
Egoera honen aurrean, plazeboarekin kontrolatutako saio klinikoen berrikusketa sistematikoa egin zen datu base desberdinak erabiliz. Aztertu ziren saio klinikoen arabera, migraina akutuen kasuan, CoQ10 koentzima, D3 bitamina aktiboa eta isoflabona izan ziren eraginkorrak migrainaren maiztasuna, intentsitatea eta krisialdien iraupena (aldagai […]
Gaixotasunaren kausa ezezaguna bada ere, zenbait mekanismo proposatu dira, hala nola oxidazioa, neuroinflamazioa eta mutazio genetikoak. Azken aldi honetan, alfa-sinukleina proteinaren ikerketak garrantzia hartu du. Proteina honen forma patologikoa metatu egiten da eta Lewyren gorputzak neuronen barruan sortzen ditu haien […]
Industria mailan, molekula optikoki puruak lortzeko metodo erabiliena errazematoen erresoluzioa da, zeinak molekula kiral baten bi enantiomeroak bereiztea ahalbidetzen duen. Erresoluzioa hainbat tekniken bidez erdiesten da, hala nola, kristalizazioaren bidez, non enantiomero baten kantitate txiki bat gehitzeak kristalizazioa bultzatzen duen […]