Ezjakintasunaren kartografian astean zehar Mapping Ignorance blogean ingelesez argitaratutako artikuluen mamia euskaraz biltzen duen gehigarria da.
Ondoren hezur-muina osatuko duten zelulen alterazio epigenetikoak mieloma anizkoitzaren atzean daude, odoleko minbizi mota bat. Terapia berri batek errotik erasotzen dio arazoari. Targeting aberrant DNA methylation in mesenchymal stromal cells as a treatment for myeloma bone disease, Marta Irigoyen.
Adimen artifiziala ikerketa zientifikoa aldatzen ari da. Eta datu esperimentalak ere ez dira behar entrenatzeko. What happens when you feed a neural network with millions of synthetic black hole data sets
Lurreko leku batean klima-aldaketa zuzenean ikus badaiteke Groenlandia da toki hori. The melting ice caps of Greenland reveal the true extent of climate change, Alejandro Gómez Pazo, Marc Oliva eta Xosé Lois Otero Pérez.
Benzoditiofenoak elektronika organikoaren konposatu kutunak dira. Orain, DIPCko jendeak aurkitu du nola erabil daitezkeen tenperatura eta bere barne-egitura eguzki-energiaren sorrera optimizatzeko. The secret structures of benzodithiophene polymers unlock solar energy
Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.