Ezjakintasunaren kartografian astean zehar Mapping Ignorance blogean ingelesez argitaratutako artikuluen mamia euskaraz biltzen duen gehigarria da.
Ekosistema batean zer espezie dauden jakiteko ez da beharrezkoa haiek ikustea, analisi genetikoei esker. Environmental DNA: Biodiversity data (like love) is in the air, Saioa Manzano-Morales.
Nanokabitate optiko batetik ihes egiten duten fotoiek esan diezagukete zer dagoen barrunbearen barruan, hutsaren fluktuazio kuantikoekiko interakzioaren ondorioz. Vacuum fluctuations in optical cavities reveal hidden properties of embedded materials
Dinosauroak zeuden. Baina, nola eta zergatik garatu zuten batzuek hegan egiteko gaitasuna? How pterosaurs learned to fly, Davide Foffa, Alfio Alessandro Chiarenza eta Emma Dunne.
Suposatzen da nanoteknologian gatz ioniko batekin egindako estaldurek euskarri neutroak egiten dituztela, esperimentuak egiteko Petri plakak balira bezala. Ez direnean izan ezik, noski. Ikusgarria DIPC jendearen ikerketa honetan non molekula bakar batean efektuaren eragina neurtu duten. How a salt layer shapes electron behaviour in a single molecule
Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.