Amona, zergatik dituzu hain begi handiak?

Zientziaren historia

Dinosauroen garaian eboluzionatu zuten lehen ugaztunek gauez aritzen ziren, eta horregatik, ugaztun gehienek tapetum lucidum izeneko egitura dute begiaren atzeko aldean, argia islatzen duena gaueko ikusmena hobetzeko; katuetan, txakurretan edo bestelako animalietan ikusten den distira hori ematen du. Baina guk ez dugu horrelakorik, eta “Gure arbasoak” bidaian etorri diren tximino guztiek ere ez: eboluzioan noizbait gure arbasoek galdu zuten, eta bizirik iraun bazuten, ez zutelako behar izango zen; hau da, gure arbasoak egun argitan bizi ziren.

Tarseroak primate txikiak dira eta arazotsuak sailkapenak egiteko garaian. Hego-ekialdeko Asian eta Indonesiako uharte batzuetan bizi dira, eta ikusteko zailak dira, batez ere gauez direlako aktibo. Gauez ibiltzeko, tapetum luciduma garatu ez zuen arbaso-lerrotik etorrita, eboluzioan beste bide bat asmatu zuten: begi handiak garatu zituzten, 16 milimetro ingurukoak, burmuinaren tamainakoak. Euren begi erraldoiek aukera paregabea ematen digute gure ikusmenaren jatorria eta koloreak bereizteko gaitasuna azaltzeko.

“Gure arbasoak” Ikusgela hezkuntza proiektuaren bideo-sorta bat da. Euskal Wikilarien Kultur Elkartearen ikus-entzunezko egitasmoa da eta EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren kolaborazioa izan du.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.