Nola funtzionatzen dute erloju digitalek?

Zergatik gertatzen dira gauzak?

Eskumuturrean, mugikorrean, ordenagailuan edo sukaldeko labean… denok dugu erloju digital bat inguruan. Baina inoiz pentsatu al duzu nola neurtzen duen denbora hain zehaztasun handiz? Zenbakiek pantailan agertzen direla ikusten dugu, baina horren atzean zientzia eta teknologia konbinazio zoragarria dago.

Erloju digitalen sekretua kuartzo kristal txiki batean dago, bibrazio oso erregularrak egiten dituenean. Bibrazio horiek zenbatuta, gailuak segundoak, minutuak eta orduak kalkulatzen ditu, eta pantailan erakusten dizkigu LED edo LCD teknologiaren bidez. Bideo honetan ikusiko duzu nola bihurtzen diren dardara ikusezin horiek gure eguneroko denboraren neurketa zehatz batean.

Zergatik gertatzen dira gauzak Ikusgela hezkuntza proiektuaren bideo-sorta bat da. Euskal Wikilarien Kultur Elkartearen ikus-entzunezko egitasmoa da eta EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren laguntza izan du.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.