“Hezkuntza-frogak” jardunaldia Gasteizen

Ekitaldiak

Gasteizen egingo da lehenengo aldiz urriaren 18an Hezkuntza-frogak deritzon ekitaldia, hezkuntza arloko hainbat gai ebidentzia zientifikoaren ikuspegitik aztertzea xede duen jardunaldia. Euskadiko Eskola Kontseiluak eta UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak antolatuta, UPV/EHUren Arabako hiriburuko Campusean kokatuta dagoen Micaela Portilla Ikerketa Zentroko Ekitaldi Aretoan egingo da.

Aurreko edizioetan Bilbo eta Donostia bisitatu ondoren, ekitaldiak laugarren edizioa beteko du aurten Euskadin, zenbait adituk jendaurrean hezkuntzarekin lotutako hainbat gai ikuspuntu zientifikotik azal ditzaten. Horretarako, hezkuntza arloko adituak izango ditu partaide.

Sarrera doakoa izango da lekuak bete arte, baina ekitaldian parte hartzeko, mezua bidali behar da huiseek@euskadi.eus helbidera, parte-hartzailearen izen-deiturak eta lantokia azalduz. Izena emateko epea urriaren 1ean irekiko da.

Hitzaldiak

Jardunaldia 9:00etatik 13:00etara bitartean egingo da eta, bost hitzaldiren bitartez, errendimendu akademikoa, ikasketa-metodoak eta hezkuntza-berrikuntza izango ditu aztergai, besteak beste. Mintegia Marta Ferrero Psikologiako doktoreak zuzenduko du. Jardunaldiaren barruan, 20 eta 30 minutu bitarteko bost hitzaldi antolatuko dira, hainbat hezkuntza-praktika egungo ebidentzia zientifikoaren arabera aztertzeko.

Hasteko, ekitaldia zuzentzen duen Marta Ferrero Psikologiako doktoreak irakasleen artean dauden hezkuntzari buruzko uste okerrak aztertuko ditu, hainbat hezkuntza-metodoren eraginkortasunari buruzko azterlanetan aurkitutako akatsak barne hartuz. Horren harira, egungo ikasgeletan oso zabalduta dauden bi metodoren “letra txikia zehatz-mehatz irakurtzea” izango da hitzaldi honen helburua: proiektuetan oinarritutako ikasketa, eta ikasketa berrietarako adimen anizkoitzen teorian inspiratutako esku-hartzeen aplikazioa.

Bestalde, Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean Ekonomian doktoratu zen María Gil adituak eskola lidergoaz eta ikasleen errendimendu akademikoaz hitz egingo du. Honen esanetan, hezkuntza-sistemako baliabideen eraginkortasuna gehitzea eta ikasleen errendimendu akademikoa hobetzea dira hezkuntza-agintarien lehentasunezko bi helburuak. Ahalegin horretan, ikastetxeetako liderrek eginkizun garrantzitsua dutela frogatzen saiatuko da.

Ondorengo aurkezpenean, USCn Irakasle-Ikasketetan diplomatu, UNEDen Filosofian eta Hezkuntza-Zientzietan lizentziatu eta USCn Didaktikan eta Berrikuntzan doktoratu den Fátima Garcíak eguneroko berriek hezkuntza arloko berritasunei buruz eragiten diguten albiste-bonbardaketa argitu eta, hizkuntzaren gaineko erabakiak hartzerakoan, historiaren ikuspegia erabat lagungarria izan daitekeela azalduko du.

Hainbat azterlan zientifikoren emaitzak tarteko dituen albiste-bonbardaketa horren aurrean, Miguel A. Vadillo Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Oinarrizko Psikologia Saileko Cognition, Attention and Learning Lab deritzonaren zuzendariak argi eta garbi adierazi digu, zenbait kasutan, ondorengo emaitzek azterlan horiek ukatzen dituztela. Ildo horretan, hitzaldian, zientziak erakunde bezala duen funtzionamendua argituko du, zientziatik zer espero daitekeen eta zein epetan azalduz.

Azkenik, arretaren gaia aztertuko da, garrantzi handikoa baita eskola giroko ikasketarako. Charo Rueda Granadako Unibertsitateko Psikologia Esperimentaleko katedradunaren hitzaldian, zenbait ikerketa zientifikoren laguntzaz, umeen sare neuralak hezkuntza arloko esku-hartzeen bitartez hobetu ahal direla azalduko du.

Programa osatzeko antolatuko den mahai-inguruan, bertaratutakoek eta hizlariek ikuspuntuak partekatu eta zalantzak eta iritziak trukatzeko aukera izango dute.

Egitaraua

9:00 – 9:10: Sarrera

9:10 – 9:20: Aurkezpena

9:20 – 9:50: “Zenbait ikasketa metodoren letra txikia”, Marta Ferrero.

9:50 – 10:20: ”Eskola lidergoa eta ikasleen errendimendu akademikoa: gaiaren egoera “, María Gil

10:20 – 11:00: “Egungo hezkuntza-berrikuntza ikuspegi historikotik”, Fátima García

11:00 – 11:20: Atsedena

11:20 – 11:50: “Ikerketa batek zera dio…”, Miguel A. Vadillo

11:50 – 12:20: “Arreta: zer da eta nola hezi”, Charo Rueda

12:20 – 13:00: Mahai-ingurua

Izen-ematea

Sarrera doan, aretoaren edukiera bete arte, baina bertaratu nahi izanez gero izen-ematea gauzatu behar da urriaren 1etik aurrera, huiseek@euskadi.eus helbidera mezua bidaliz honako datuekin: izen-abizenak eta lantokia adieraziz.

“Hezkuntza-frogak” jardunaldia Gasteizen

Data
Ordutegia
09:00etatik 13:00etara
Tokia
Micaela Portilla Ikerketa Zentroa – UPV/EHU
Helbidea
Justo Vélez de Elorriaga, 1 , Gasteize

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.